Konturatu al zara zure gustuko telebista programa ikusten duzunean beste ikusentzule batzuk komentarioak egiten dituztela? Irratian abestien eskaerak nola egiten dituzten? Partehartu nahiko al zenuke edo txioak irakurtzen jarraitu? Hau guztia egin nahi baduzu, ikasi Twitter erabiltzen.
Telebista saio askotan sarri ikusiko duzu pantailaren txoko batean hashtag bat azaltzen dela. Hitz edo esaldi bat aurretik traola (#) sinboloa duena da. Hau Twitteren idazten diren esaldiak (txioak) gaika antolatzeko erabiltzen da. Adibide batzuekin azalduko dizkizuegu. Goia sarietan #PremiosGoya edota El conquistador del fin del mundon #elconquis hashtag-ak erabili ziren. Sálvame programan adibidez #SanValentin ospatzeko, lana bilatzeko ere erabili daiteke.
Jack Dorsey-k 2006. urtean sortu zuen. Egun gehien erabiltzen den sare sozialetako da zalantzarik gabe. Erabilpena oso erraza da eta http://www.twitter.com/ helbidera joaz izena eman eta erabil dezakegu. Mugikor eta tabletentzako bertsioak ere erabilgarri daude.
140 karaktere baino gehiago ezingo dituzte izan zabaldu nahi ditugun txio edo mezuek. Mezuak era publiko edo pribatuan argitaratu ahal izango ditugu. Modu publikoan egiten badugu sarean topatzen gaituen edozeinek irakurriko du guk txiokatzen duguna; aldiz, era pribatuan egiten badugu gure mezuak irakurri nahi dutenak eta guk baimentzen ditugunak soilik irakurri ahal izan dituzte. Sare sozial honetan geuk mezuak idazteaz gain beste kontu batzuk jarraitu ahalko ditugu eta beste kontu batzuk gure kontua jarraitu ahalko dute.
Hona hiru arrazoi Twitter erabiltzeko:
- Komunikabide eta kazetarien kontuak jarraituz, besteak beste, zure gustoko gaiaren gaurkotasunaz informatu zaitezke. Jardunaldi bat, hitzaldi bat, jaialdi bat eta abar jarrai ditzakezu.
- Sare sozial hau erabilita harreman ugari egitea lortzen da. Ziur zure zaletasun edo interes bera duten erabiltzaileak topatuko dituzula eta beraiekin informazioa partekatu elkar aberastuz.
- Lana bilatzen bazabiltza Twitter tresna egokia da interesatzen zaizkizun lan eskaintzak topatzeko. Gai honi buruz hitzegiten duten makina bat kontu aurkituko dituzu.
IKASI TWITTER ERABILTZEN KZGUNEAN
KZgunea telezentru sareak bere Twitter kontua dauka @kzguneatic eta, nola ez, hau jarraitzera gonbidatzen zaituztegu. Nola ez! 😉 KZguneako azken berriak eta Informazioaren eta komunikazioaren teknologiakoenak (IKT) ere aurkituko dituzue. Eta jakina zuen iradokizunak, kexak, komentarioak eta abar utzi ahalko dituzue bertan. Horretarako #kzgunea hashtag-a ere erabil dezakezue.
200 miloi lagunek erabiltzen duten sare sozial hau KZgunea-n ikasi nahi duzu erabiltzen?
KZguneako online trebakuntza sailean Twitter erabiltzen ikasteko ikasgaiak aurki genitzake. PDF formatuan ere eskura ditzakezu. Eta nola ez, ikastaroa klase baten bitartez ere egin dezakezu, horretarako gertuen duzun KZgunea zentro batetara jo.
Sar ezazu zure iruzkina