Azken aldian KZgunea-k bere zerbitzuan hobekuntzak egin ditu: Online formazioa, posta elektronikoko egitura berria eta abar. Ekainaren 3tik aurrera beste aukera berri bat daukazue gure webgunean www.kzgunea.net Nahi al duzu formakuntza ikastaro baten izena ematea, baina zentro batetik igaro gabe? Gura duzun ikastaroko itxaron zerrendan izena eman! KZguneako itxaron zerrendan izena emateko jarraitu pauso hauek.

KZGUNEAKO ITXARON ZERRENDA, IZENA EMATEKO EMAN BEHARREKO PAUSOAK

1. urratsa:

Erabiltzen duzun nabegatzailetik (Internet Explorer, Mozilla Firefox, Google Chrome…) sartu KZgunea atarira. Horretarako idatzi www.kzgunea.net helbide barran eta Enter-i eman.

KZguneako itxaron zerrenda

2. urratsa:

Webguneko goialdean FORMAZIOA aukeratu.

KZguneako itxaron zerrenda

3. urratsa:

Ezkerraldean “KZgunean formazioa” azalduko zaigu. Kasu honetan ikastaroak klasean eta modu presentzialean egiteko aukera ematen zaigu. Bestetik, “Online Formakuntza” dugu; ikastaroa online plataforman egiteko.

KZguneako itxaron zerrenda

4. urratsa:

Honako pausoak eman beharko ditugu:

– Formakuntza mota aukeratu (KZgunean formazioa edo Online Formakuntza)

– Ikastaroa aukeratu

– Guk nahi dugun ikastaroan klik egin.

KZguneako itxaron zerrenda

5. urratsa:

Lehendabizi ikastaroaren deskribapena aurkituko dugu. Ondoren, kurtso hauek antolatuta dauden zentroak, ikastaroko apunteak eta azkena ikastaroaren itxaron zerrendan alta emateko aukera da. Azken hau hautatu.

KZguneako itxaron zerrenda

6. urratsa:

Klik egin loturan zure erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin sartzeko. Gogoratu datu hauek ez badituzu oroitzen hurbilen duzun KZgunetik pasa zaitezkela eskuratzeko. Sekula ere ez baduzu erabiltzailerik izan, joan gure zentro batetara

KZguneako itxaron zerrenda

7. urratsa:

Zure erabiltzaile izena (minuskulaz) eta pasahitza (NAN-a letra maiuskulaz) idatzi. Ostean Onartu aukeratu.

KZguneako itxaron zerrenda

8. urratsa:

Ikastaroa egin nahi duzun KZgunea aukeratu eta ondoen datorkizun ordutegia.

KZguneako itxaron zerrenda

9. urratsa:

Aipatutako pauso guztiak egin ostean, dena ondo joan dela ikusiko dugu. Hala, izena emanda izango dugu gure KZgunean eta gura dugun ordutegian.

KZguneako itxaron zerrenda

10. urratsa:

Dena ondo joan dela ikusteko GUNE PERTSONALA atal berria daukagu KZgunea atarian. Hemendik burutu dituzun ikastaroak kontsultatu ahalko dituzu, ikastaroen inkestak egin, ziurtagiriak inprimatu eta nola ez itxaron zerrenda ikusi.

KZguneako itxaron zerrenda

11. urratsa:

KZguneako itxaron zerrenda botoia aukeratu ikusteko.

listaespera

Oharra:

Ez ahaztu ITXI SAIOA aukeratzea tramitea bukatzeko, goialdean dago.

Inolako zalantzarik baduzue utzi iruzkina. Eskerrik asko 😉