Bizitza honetan egiten ditugun eta egiten ez ditugun gauzengatik gara ezagunak. Gure senide, lagun eta ezagunek irudi zehatz bat dute gure inguruan. Egiten ditugun ekintzek erabakiko du nola ikusten gaituzten besteek, bai alor pertsonalean zein profesionalean. Hau da, besteen gogoan uzten dugun arrastoak erakutsiko du gu nolakoak garen. Zentzu honetan, hortik aurrera oso garrantzitsua izango da gure marka pertsonala bultzatzea. Eta hau lortzeko gure izen hori babestu eta egituratu egin beharko dugu, markari hedapen egokia emanez. Gehiago jakin nahi? Zaindu marka pertsonala KZgunearen laguntzarekin.
Kudeatzeko eman beharreko urratsak, zaindu marka pertsonala
Lehenengo pausoa: Egoeraren lehen analisia egin beharko dugu. Bilatu al duzu noizbait zure izena Google edo bilatzaileren batetan? Aktibitate hau “egosurfing” deitzen da eta askotan argibide asko emango dizkigu gutaz esaten denaren inguruan. Izen normal eta ohikoa badugu, agian ez digu informazio gehiegirik emango. Hori bai, gure izena berezi xamarra bada, izan seguru gauza interesgarriak aurkituko dituzula.
Bigarren pausoa: Ondo zehaztu beharko dugu zer irudi zabaldu nahi dugun. Horretarako gure burua definitzea eta espezializatzea ezinbestekoa da. Gai jakin baten inguruan gure burua ondo jantzita agertzeak bere biziko garrantzia dauka. Bost urte barru (zer lanbidetan?) aitzindari izan nahi dugun zehaztu beharko dugu.
Hirugarren pausoa: Zerbaitetan maixu garela jakinik gure marka pertsonala sustatzeko eta bultzatzeko ekintzak zehaztu beharko ditugu. Kontutan izan behar dugu ez gaituztela baloratuko ez baditugu eskaintzen balioa duten gauzak. Gauza hoiek guk gura dugun pertsonentzat zuzenduak doaz eta behar edo arazo bat konpontzeko egingo ditugu.
Zorionez, sarean baditugu gure marka pertsonala indartzen lagunduko diguten tresnak:
Zure marka pertsonala zaintzeko tresnak
Blog: Nor garen azaltzeko, zer egiten eta nola egiten dugun erakusleiho ezinhobea da.
Sare sozialak: Gure ezagutza sustatu eta partekatzeko tokiak, jendearekin elkarrizketak sortzeko eta gure harremanekin elkartzeko eta berriak lortzeko plaza handi bat.
Guzti hau ez da gauetik goizera lortzen. Pazientzia eta lanean aritzeko grina izan behar dugu. Gure marka pertsonala zehaztea eta ezagutaraztea oinarrizkoa da. Baina baita ere, berau kudeatzeako epe luzerako estrategia bat izatea ere. Jendeak guk nahi dugun bezala ezagutuak izateko.
Eta zuk? Zaintzen al duzu zure marka pertsonala? 😀
http://youtu.be/xdakStJ8BXs
Sar ezazu zure iruzkina