Gure kontuak erabiltzen hasteko ohituta gaude erabiltzaile izena eta pasahitza erabiltzera. Baina sarritan ez da nahikoa hau egitea. Alde batetik pasahitza ahazten delako, paper baten idatzia erabiltzen dugulako… Eta bestetik pasahitz bera erabiltzen dugulako beste kontuetara sartzeko. Gainera, ez dugu behar beste aldiz aldatzen segurtasunagatik.
Arriskuak ekidite aldera baimen bikoitza erabili dezakegu.
Ezer baino lehen, zer da baimen bikoitza? Ohiko erabiltzaile izena eta pasahitza erabiltzeaz gain, bestelako datu bat sartzeko eskatzen digun sistema da. Identifikazio datu bat, adibidez. Sarritan, erabiltzaileak erabiltzen duen mugikorretara bidaltzen da kodea berak gero sartu dezan kontu erabili ahal izateko. Baimen bikoitzek zenbaki kodeak erabiltzen dituzte egiaztatze gisa eta askoz seguruagoak dira ohiko pasahitzak baino.
Zenbaki kodeen ezaugarriak ezagutzen:
- Kodea bakarrik behin erabili ahal izango da. Segurtasun maila handiagoa erakutsiz, beste norbaitek berrerabiltzea ekidinez.
- Kodeak iraungitze data dauka.
- Kodea aldatu egiten da erabiltzailea zerbitzura sartzen ahalegintzen den guztietan.
Non erabil dezakegu baimen bikoitza?
Google: Google-n erabili dezakegun baimen bikoitzak sei digitodun kodea bidaltzen dizu SMS bidez guk ematen diogun telefono zenbakira ordenagailu berri batetik kontura sartzen ahalegintzen garenean.
LastPass: Aplikazio honek zure pasahitz guztiak kudeatzeko eta gordetzeko ahalmena ematen dizu eta hemen bai dela oso gomendagarria baimen bikoitza erabiltzea. Google Authenticator zerbitzuarekin dabil.
Apple: Makina berri batetik gure kontuetara sartzeko bi pausotan egiaztatzeko Apple bidez testu mezu baten bidez lau digitodun kodea jasoko dugu.
Facebook: Facebook-eko zerbitzua “sesio berriko baimentzea” deitzen da. Sei digitodun kodea bidaliko digu sakeleko telefonora.
Twitter: Facebook-eko sistemaren antzera dabil. Sei digitoko kodea bidaliko digu mugikorrera beste ordenagailu batetik zerbitzura sartzen garenean.
Dropbox: Google Authenticator-era sei digitodun pasahitza bidaliko digu.
Evernote: Bakarrik premium erabiltzaileek erabili ahal izango dute baimen bikoitza. Horko erabiltzailea ez bazara, Google Authenticator erabili ahal izango duzu.
Paypal: Aspaldiko sareko ordainketa zerbitzu honek sei digitoko kodea bidaliko dizu testu mezu eran.
Steam: Steam Guard deitzen da baimen bikoitza eskaintzen duen zerbitzua. Posta helbidera bidaliko digu bost digituko kodea. Erabili ahal izateko, lehenespen menuan aktibatu beharra dago.
Microsoft: Bi urratseko zerbitzuan, Microsoft-ek zazpi digitodun kodea bidaltzen du SMS edo posta helbidez.
Sar ezazu zure iruzkina