Hemen ditugu Jesús, Rafael, Manoli, Victoria, Mª Nieves, Ricelda, Miguel, Mª Luz eta Margarita. Etxebarriko KZguneko erabiltzaileak dira eta pasa den astean KZguneako oinarrizko interneta ikastaroa burutu zuten. Hasieran ordenagailua nola piztu ez zekiten eta ezta sagua nola hartu. Hamar egun iraun dituen KZgunea Internet ikastaroa honetan zer ikasi duten jakin nahian, beraiengana joan gara galdezka.

Zuk ere KZguneako Internet ikastaroa egin nahi baduzu KLIKATU HEMEN planifikatutako ikastaroak zeintzuk diren ikusteko.

KZGUNEA INTERNET IKASTAROA EGIN DUTEN ERABILTZAILEEI ELKARRIZKETA

KZgunea Internet ikastaroa1. Nola jakin zenuten KZguneako Internet ikastaroa egiteko aukera zegoela?

Ricelda: Lagun batek komentatu zidalako.

Mª Nieves: Margarik ikastaroa egiteko aukera zegoela jakin zuen eta ni ere animatu nintzen.

Rafael: Kuadrilakoek esan zidatelako.

2. 20 orduko ikastaroaren ondoren asko ikasi duzuela uste duzue?

Jesús:  Alde nabarmena igarri dut bai. Nire buruarekin eta ikasitakoarekin gustura nago.

Manoli: Niri oraindik kosta egiten zait , baina tira, praktikatzen jarraituko dut.

Margarita: Alde galanta somatu dut. Segurtasun gehiago daukat eta azkar argitzen ditut zalantzak nire kabuz.

3. Bideo jakin bat bilatzeko zer tresna erabiliko genuke?

Ricelda: Youtube ezbairik gabe.

Mª Luz: Ricelda esan bezala, Youtube

4. Azaroan Maria Nieves Mexikora doa eta galdera hau berarentzat da. Ikaskideekin komunikatzeko zer tresna erabiliko duzu? Posta elektronikoa erabiltzeko gai izango al zara?

Mª Nieves: Gmail Googleko posta zerbitzua erabiliko dut, ikasi dudan guztiarekin arazorik izango ez dudala uste bait dut. Abenduan berriz bueltatuko naiz eta ikastaro berriak egiteko izena emango dut.

5. Internet bidez izapideren bat egiten ikasi al duzue?

Jesús: Bai. Orain hoteletako erreserbak egiten ditut eta zinemarako sarrerak erosi.

Victoria: Osakidetzan mediku-txanda eskatzen ikasi dugu.

Margarita: Nabigatzen, ezezagunak ziren izapideak egiten eta mezuak posta elektroniko bidez nola bidali ikasi dugu.

6. Zer da errazen ikasi duzuena eta zer gaitzen?

Ricelda: Posta elektronikoz mezuak bidaltzea erraza da. Artxibo bat atxikitzea berriz gaitzagoa.

Mª Luz: Ordenagailua piztea errazena da.

Rafael: Nabigatzea erraza da. Mezu elektronikoan ortografia faltarik ez egitea gaitza.

7. Orokorrean zer iruditzen zaizue eginiko ikastaroa? Ezustekorik izan al duzue?

Jesús: Orokorrean erraza da edozeinentzat. Batez ere gure adinekoentzat.

Rafael: Oso pozik nago. 10 bat emango nioke.

Ricelda: Oso ondo dago gainera irakasleak egunero zerbait berria irakasten digu eta ezusteko atseginak ematen dizkigu.

8. Oinarrizkoa dakizue dagoeneko. Jarraituko al duzue gehiago ikasten?

Mª Nieves: Noski baietz. Mexikotik bueltatzean beste ikastaroak egiteko aukera izatea nahiko nuke.

Jesús: Jakina! Ahal dudan arte ikasten jarraitu nahiko nuke.

Manoli: Gehiago ikasi nahiko nuke. Abenduan ikastaro gehiago egingo ditut.

Margarita: Bai noski. Luzaroan ikasten jarraitu nahiko nuke.

9. Jendea animatuko zenuteke ikastaroak egitera?

Ricelda: Lagun batzuei komentatu diet oso ikastaro ona egin dudala eta beraiek ere egin dezatela.

Rafael: Jakina. Asko ikasi dut eta oso atsegina izan da.

Miguel: Bai. Asko ikasi eta une oso onak pasatzen dituzulako.

10. Zerbait gehiago esateko?

Ricelda: Dinamizatzaileei eskerrak ematea nahiko nizkieke. Ikastaroan izan duten pazientzia eta klaseak emateko moduagatik.

Margarita: Praktikatzen sortzen zaizkigun zalantzak argitu genezake?

Mª Luz: Ikastaro gehiago programatu ditzazuen nahiko nuke. Nik izena emango dut eta!

KZgunea Internet ikastaroa

Elkarrizketa honetan partehartzeagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu KZgunearean izenean. Praktikatzen jarraitzera animatzen zaituztegu, zalantzak galdetu eta ea laister beste ikastaro batzuetan elkartzen garen. 😉

Beste KZgunea batean KZguneako Internet ikastaroa egin baduzu, utzi zure iruzkina!