Salbuespen barik, denok gara onak zeozer egiten. Gainera denadelako hori egitea gustoko izateaz gain, gozatzen dugu ere. Hain ondo egiten dakigun horrek, gauza berdina egiten duten beste profesionaletateak desberdindu gaitzake. Originala, benetazkoak eta bakarrak izatea da helburua. Kzgunea-tik zure marca pertsonala identifikatzera eta zehaztera animatzen zaitugu. Identifikatzen zaituen aztarna. Azken finean marka pertsonala besteengan uzten dugun aztarna da. Desberdinak egiten gaituen seinalea, besteak ezberdinak ikusten gaituelako.

Zure marka pertsonala definitzeko, komenigarria da pausu hauek jarraitzea.

ZURE MARKA PERTSONALA ZEHAZTEN

  • Norbera ezagutzea beharrezkoa da, zertan garen onak eta desberdinak zehazteko. Horretarako, zure senideen artean inkesta txiki bat egin dezakezu bereizten zaituzten ezaugarri horiek identifikatzeko asmoz. Gero gustatzen zaizun gauzekin konparatu beharko duzu ondorioak atara ahal izateko.

    Jarraian oso garrantzitsua da helburu bat definitzea, eta hori lortzeko plan bat bururatzea. Ezinbestekoa izango da eraginak zehaztea esandako plan hori garatzeko.

  • Gure burua nolakoa den zehaztea garrantzitsua da. Gure online zein offline mezuetan baikorrak, iraunkorrak eta nabarmenak izan, hauen eraginkorrak izateko.

  • Aurrekoa egin ostean, gure bezero/erabiltzaile garrantzitsuenetara urbiltzeko tenorea heldu da. Edozein ez da gure bezeroa/erabiltzailea, eta jakina, gure berezero zehatza zein den igarri beharko dugu.

  • Ba al dakizu zeintzuk izango diren zure berezero/erabiltzaile hoiengana heltzeko erabiliko dituzun bideak? Dominio propioa duen webgunea izatea ezinbestekoa da. eta nola ez, BLOG-a. Zure etxea sarean. Zure nortasun eta izaera erakutsiko dituzu bertan. Baliozko edukiekin eta epe batzuk zehaztuz. Bertan azaltzeko planifikazio bat izatea garrantzitsua da ere.

  • Branding pertsonala egiteko sare sozialak erabiltzea bide egokia da, bezero berriak lortu eta ditugunekin harremanetan egoteko.

  • Sare sozialetan eta blogean argitaratzen denarekin helburuak lortzeko plan bat izatea, zure HELBURU nagusia lortze aldera beti ere. Marka pertsonal koherente, indartsu eta erakargarria.

  • Ekintzak burutu ostean emaitzak ikuskatzeko ordua helduko da. Lortu nahi zenituenak badira, segi horrela eta hala ez bada bestelako ekintzak jarri martxan.

marka pertsonalaDenboran zehar ekintzak egitea garrantzitsua da marka hori lortzearen aldera. Besteek gutaz esaten dutenaz ezaguna izatea inork ez du nahi. Ezer ez esaten duten marka ahula ez dugu nahi izan. Zuk hobekien egiten dakizuna egiten hasi zaitez. Azken finean, zutaz hitz egiten dutenean zuk nahi duzun bezala hitz egitea nahi duzu ezta?

Eva Collado DurĂ¡n @evacolladoduran Business Schooleko pertsonen kudeaketa eta berrikuntza zuzendariak marka pertsonala nola landu azaltzen digu.
https://www.youtube.com/watch?v=hth6l7ZmeNQ