KZguneako online ikastaroak bueltan ditugu! Denborarik ez galdu eta eman izena paregabeko formazio ikastaro hauetan. Urtebete eskas online formakuntza martxan jarri genuela eta harrera oso ona izan zuen erabiltzaileen aldetik. Hori dela eta, deialdi berri bat egiten dugu, zuen jakin-mina piztuko duten hainbat ikastaro berriekin. Edozein ordutan eta modu oso erosoan, zure etxetik edo zauden tokian zaudela egin ahal izango dituzu. 😉
Bila zabiltzan ikastaroa aurkitu ahal izango duzu hemen.
Online Formakuntza
Hauek dira antolatu ditugun online ikastaroak:
- Dropbox: Ikastoro honetan Hodeian fitxategiak gordetzeko zerbitzu honek eskeintzen dituen aukerak ezagutuko dituzu. Informazioa nola hodeian bildu eta kudeatu, baita nola beste pertsonekin partekatu, familia, lagunak… Iraupena: 1 aste
- Ofimatika orokorra: Erreztasune,z modu egokian eta aditu baten antzera dokumentuak nola sortu ikasiko duzu. Kalitatezko textuak idatzi, kalkulu orriak egin, aurkezpenak burutu eta marrazketa lanak egiten ikasiko duzu. Iraupena: 4 aste
- Pinterest: Irudietan oinarritutako sare sozial ikusgarri hau kudetzen ikasiko duzu. Zure argazki bildumak sortu eta hauek arloka eta oholetan antolatzeko aukera izango duzu. Besteen oholak jarraitzeko aukera izango duzu. Iraupena: 1 aste
- Android sistema eragilea: Bihurtu zaitez aditu Smartphone eta Tablet-en erabileran. Sistema eragile honek gordetzen dituen sekretu guztiak ezagutu itzazu. Iraupena: 4 aste
- Google aplikazioa kudeaketa pertsonalerako: Googlek eskaintzen dituen aplikazio aipagarrienak erabiltzen ikasiko duzu. Zure dokumentuen, agendaren eta posta elektronikoaren kudeaketa profesional baten antzera burutzeko gai izango zara. Iraupena: 4 aste
- Sare sozialak: Egungo sare sozial garrantzitsuenak erabiltzen ikasiko duzu, hauetan parte hartu eta gehien interesatzen zaizkuzun gaietaz informatuta mantendu zaitez. Facebook, Twitter, Youtube… Ezagutzen dituzu? Iraupena: 4 aste
- Sarean lana bilatzea: Gaur egun, lana bilatzeko modurik berri eta iraultzaileena. Webgune interesgarriak, Curriculum Vitaea erakusteko txokoak… Iraupena: 4 aste.
Ez egon zain eta eman izena!

Sar ezazu zure iruzkina