Angel Alvarez, “El Campurriano” izenarekin ezaguna den Abadiñoko eskultorea da. Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide zabala duen artista, egun hauetan Abadiñoko KZgunean bisitatzen gaitu, bere blog pertsonala aurrera eramateko asmoarekin. KZgunean, geroago bere lan zabalaren tokiko izango den blogean hasi da, argitaratuko dituen textuak idazten.
45 urteetan zehar eskultore gisa 200 eskultura-lanainguru egin dituela kalkulatzen du. Horietatik 20 bat sari bat jaso ditu. Bere lanak Europa eta Ameriketako hainbat hirietan bananduta daude, baita ere Euskal Herriko herri askotan.
Angelekin hizketan, bokazio beranta izan zuelarekin ohartzen gara. 30 urte zituen jadanik bere egurreko lehen lana egin zuenean. Gaudi-ren Sagrada Familia-ren kopia bait da, eta bere ezkontzako argazkia bertan marko bezala jartzeko 1932 pieza erabili zituen. Berak hau kasualitatez agertu zela dio, argazki-marko bat egiteko emaztearen intsistentziaren aurrean. Hau denboraz eboluzionatzen joan dela gogoratezen du, geroz eta pieza handiagoak lantzen, 3000 kilotaraiono pieza bakarra egin arte. Gaur egun, 20 urte baino gehiago darama erretiratuta. Bere besoak jada min hartuta hainbeste urtetako ahaleginaren ondorioz baimentzen diotenean, bere betidanik izan den pasioan lan egiten du, eskultura eta talla, bai harrian bai egurrean.
Angelek kanpokorako leiho bat aurkitu duela Interneten esaten digu, honek aukera ematen diola adierazteko eta entzun nahi dion guztioi bere lanaren istorioa kontatzea.
Angel “El campurriano”-ri elkarrizketa
Zer informatika-ezaguera zenituen orain zabiltzan lan honekin hasteko KZguneara etortzea erabaki zenuenean?
Orain dela urte asko ikastaro bi egin nituen, baina gutxi praktikatu dudanez gero, ikasi nuena ahaztuta daukat. Baina bai egiten dudana nire lanero dokumentatzeko Interneten sartzea da.
Zer esan nahi izan du zuretzat KZgunea orain zabiltzan zure lana zabaltzeko zeregin honetan?
Niretzako KZgunea oso garrantzitsua gertatzen ari da, bestela ez litzateke posible nire lana kanpoan zabaltzea, ezta proposatu dudan zeregin hau aurrera eramatea.
Nola balioesten dituzu teknologia berriak honek zure lanerako ekar dezakeen proiekzioari begira?
Teknologia berrietara egokitzen saiatzea oinarrizkoa da, zeren eta trukean lortzen duzun onura oso handia delako. Haiengana moldatzerakoan egiten duzun ahalegina merezi du soberan.
Elkarrizketarekin bukatzerakoan, Euskal Herrian daukagun kultur aberastasuna miresgarria dela dio Angelek, eta posible den neurrian zabaltzen ahalegindu behar garela.
Hau bere bizitza dela gogoratuz agurtzen gaitu Angelek, harria edo egurra lantzea eguneroko beharra dela, eta bere inspirazioa bere bizi ibilbidea izan dela.
Eta orain, pozik, bere aurrean Interneten posibilitate-aukera interesgarria irekitzen dela ikusten du, jakinarazi ahal izango duen tokian interesatuta dagoen guztioi, zein izan den bere lana, azken finean hainbeste urteko bizipenak.
Hemen usten dizkizuegu El campurriano-ren hainbat eskultura:



Sar ezazu zure iruzkina