Wifi etxe-sarearen atzean ezkutatzen diren arriskuak ezagutzen dituzun galdetzen badizugu, beharbada zure erantzuna ezetzkoa izango da. Orduan jakin behar izango zenuke zure etxeko lau pareten artean egon arren, etxeko harigabeko routerra eraso daitekela eta atsekabe bat baino gehiago ekar diezagukeela. Ondoren aholku batzuk erakutsiko dizugu etxearen wifi-a sareko segurtasuna hobetzeko eta honekin piratea dadila sahiestea.

WIFI

WIFI

 

Zure etxeko wifi sarea babesteko aholkuak

Adminiztratzailearen pasahitza aldatzea.

Ez ezazu zehatz lehenetsi datozen pasahitzak inoiz erabil, hau egiten den akats larrienetako bat da. Aukera askotan oso pasahitz errazak erabiltzen dira, konexio harigabe irekiarekin elkartuta, router-erako erabateko sarbidea eskuratzeak hacker-ei baimenduko lieke. Pasahitza zailago baten truke aldatzea komenigarria da.

Lehenetsitako sarearen izena aldatzea.

Komenigarria da informazio kantitate txikiena ematen duen izena erabiltzea. Batzutan izan daiteke sarearen izena fabrikatzailearekin edo router modeloarekin bat izatea, beraz, horrelako kasuetan hoberena aldatzea izaten da.

Beharrezkoa ez bada, desaktiba ezazu

Bigarren arazoa routerraren kontroleko interfazera irekitako sarbidea da. Internet sartzea zuri baimentzeaz gain, routerrak protokolo desberdinak dituzte ere elkarri lotzeko eta konektatutako gailuak lerrokatzeko. Desaktibatu egiten baduzu, softwareak erasoak jasan ditzala zaurgarritasun posibleengatik gutxituko da. Eta bakarrik berriro aktibatu egin behar izango da beharrezkoa denean.

Softwarea eguneratzea

Softwarea eguneratuta edukitzeko firmwarearen irudia deskargatu behar duzu, routerraren konfigurazioaren segurtasun kopia bat egin, eguneratzea egitea eta konfigurazioa zaharberritzea. Gogora itzazu deskargak web-orri ofizialetatik egin ditzazula, maiz zaurgarritasunak eta akatsak adabakia jartzen dituztenez gero. Zure probeedorearen web-orrian azken bertsioa eta jarraitzeko pausoak esango dizkizuten eskuliburuak aurkituko dituzu.

Administrazio urruna desaktibatzea

Routerraren interfazera irekitako sarbidea arrisku bat izan daiteke.Garrantzitsua da interfaze hori libre dagoen Interneten egiaztatzea. Adminiztrazio urruna desaktibatzeko, normalean, lauki batean desaktibatu behar duzu edo 0.0.0.0 helbidea sartu dagokion eremuan.

Sarearen izenaren difusioa desaktibatzea.

Ikusgai ez dagoen sareari erasotzea askoz zailagoa izango da. Orokorrean, wifi sarearen ID-a mundu guztira transmititzen da (SSID bezala ezagutzen duguna). Edozeinak IDa ezagutu ahal dezala saihesteko, SSID-emisioa desprestatu behar duzu, hau da, identitatearen emisioa. Hau lauki egokia konfigurazioan aldenduz alda daiteke. Horrela zure sarea ez da hain erraz hackeatuta izango, eta beste alde batetik, SSID-a sartu behar izango da gailu bat sarera konekta dadila nahi den bakoitzean.

Konfiantza-zifratze bat erabiltzea.

WPA2 zifratzea prestatzea komenigarria da (WEP-ik ez da oso fidagarria) eta pasahitz sendoagoko kode bat ezar dezazula zure Wi-Firako. Ez baduzu egiten eta guztiak onartzen badituzu zure sare harigabean, arriskatzen duzu zure etxe-sarea erabili ahal dezatela legez kontrako jardueretarako, eta kasu horretan, arduraduna bilatzean orduan, zuri seinalatuko zintuzkete bereko jabe bezala.

Ondorengo bideoetan azaltzen dizkizugu sarea babesteko jarraitu behar dituzun aholkuak:

http://youtu.be/dxMHrwqo_FI
http://youtu.be/4IjcP5LKHC4
http://youtu.be/LviX7LXfXn4

 

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: