Aste honetan KZguneako erabiltzaile eredugarria aurkezten dizuegu, Pilar Sobera. Informazio eta komunikazio teknologia tresnak nola erabiltzen dituen azalduko digu. Gogoratu 2014n DEIA egunkariak bera eta Bittor Izaola erabiltzaile jatorra IKT tresnen erabilpenean elkarrizketatu zituen.
Pilar Sobera KZguneko erabiltzailea ezagutu nahi?
Ezer baino lehen… DEIAko elkarrizketan betaurreko estenopeikadunei buruz hitz egin zenituen. (Ez dauka graduazioarik eta eta sulotxoak ditu. Oso egokiak dira ikusmena hobetze bidean) Azkenean erosi zenituen? Zer nolako emaitza sortzen dute?
Bai, betaurrekoak erosi nituen, egunero saiatzen naiz ordu erdi gutxienez irakurtzen, normalean arratsaldeko lehenengo orduetan edo argi naturala dagoen bitartean.
Emaitzak ez dira epe laburrean lortzen… orduan galdetuko duzue, zein da betaurreko estenopeikadunen helburua? Irakurtzeko, josteko… betaurreko arrunten erabilpena atzeratzea. Hurrengo batean gai honi buruz hitz egin genezake.
“Internet bidez informazio baliagarria aurkitu genuen bisita gidatua egin ahal izateko”
Inurtxi emakumeen elkarte kulturalean ere laguntzen duzu , gainera esan beharra dago Webgunea daukazue “inurtxi.kzcomunidades.net” Zein izan da egin duzuen azkenengo irteera? Nola lortu zenuten informazioa?
Azkenengo irteera 2015eko otsailaren 4an izan zen, Bilboko Udala bisitatu genuen, 28 bat lagun joan ginen. Internet bidez informazio baliagarria aurkitu genuen bisita gidatua egin ahal izateko.
IKT aurki ditzazkegun tresnen artean zein da gehien erabiltzen duzuna? Zergatik?
Informazioa bilatzeko Google tresna erabiltzen dut, Gmail zerbitzua familia eta lagun artean harremanetan jartzeko. Posta elektronikoa garrantzi handikoa da Inurtxi elkartearentzat, informazio ugari heltzen zaigulako ekintza ezberdinetan parte hartzeko, esaterako, ikastaroak, irteerak, bisitak, eta abar.
“Ariketa berriak egiten irakaslearen azalpenak hobeto asimilatzen ditut”
Gure lankideek esan digute ikastaroetara joaten zarela baina horretaz gain etxerako lanak eskatzen dituzula praktikatzeko, egia ote da hori?
Arraroa dirudi, baina egia da. Ariketa berriak egiten irakaslearen azalpenak hobeto asimilatzen ditut. Gure irakasleak pazientzia osoa du. Eskerrik asko.
Zenbat denbora erabiltzen duzu posta elektronikoa irakurtzera, informazioa bilatzera…?
Egunero 30 edo 60 minutu.
“Nire ordenagiluan Ubuntu Sistema eragilea instalatu zidaten, oso ondo eta era erraz batean erabiltzen dut”
Txoritxo batek kontatu digu etxean Ubuntu erabiltzen duzula. Zer moduz Ubuntu Sistema eragilearekin? Zaila dela uste duzu?
Bai, nire ordenagiluan Ubuntu Sistema eragilea instalatu zidaten, oso ondo eta era erraz batean erabiltzen dut. Etxeko Internet konexioa oso astiro doa baina arazo hori ez du zer ikusirik sistema eragilearekin.
Etxerako lanekin eta nire semeei esker arazo guztiei aurre egiten diet.
“Google Drive tresna ezagutzea ustekabe atsegina izan da niretzat”
KZgunean egin dituzun ikastaro guztietatik zein da gehien gustatu zaizuna?
OpenOffice ikastaroak asko gustatzen zaizkit eta elkarteko dokumentuak idazteko beharrezkoa da, beste aldetik Google Drive tresna ezagutzea ustekabe atsegina izan da niretzat, ekintza guztiak eta elkartearen zerrendak antolatzeko primeran dago. Kizoa ere interesgarria da. Ikastaroetan beti zerbait berri ikasten dut.
“Aukera daukadan bakoitzean inguruan ditudanak animatzen ditut KZgunera joateko”
Animatuko zenituzke beste lagun batzuk teknologi berrietan prestakuntza ikastaroak egira? Eta hala bada zergaitik?
Aukera daukadan bakoitzean inguruan ditudanak animatzen ditut KZgunera joateko. Nire esperientzia eta teknologi berriek dituzten erabilgarritasunak kontatu ostean hurbilen duten KZguneara joateko eta bertan ikastaroetan izena emateko aholkua ematen diet.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko. 😉
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
_____________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Angel Alvarez El campurriano: “Niretzako KZgunea oso garrantzitsua gertatzen ari da”
Nati eta Anamary: “Zeharo pozik sentitu ginen ordenagailua erabiltzeko gauza ginela ikusi genuenean”



Sar ezazu zure iruzkina