Oposaketa batzuetara aurkeztu nahi al  duzu? Puntuaziorik altuena lortzea da zure helburua? Zure kurrikulumean zure gaitasun informatikoak era ofizial batean isladatu nahi?

Bai erantzun baduzu, IT Txartela ziurtagiriak ezagutzea oso baliagarria izango da zuretzako.

Ziurtagiri mota hau, informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du.

Internet bidez izena ematea beharrekoa da, froga batean matrikulatu ahal izateko. Era errazean erakutsiko dizugu zer egin behar duzun.

IT Txartela ziurtagiria lortzeko matrikula egin ezazu pausu hauek jarraituz

1 Urratsa: www.it-txartela.net Web gunean sartu behar duzu.

2 Urratsa: “Identifikatu” sakatu behar dugu eta ondoren “Izen emateko datu orria” atalean  gure datu pertsonalekin bete beharko ditugu atal guztiak.

Ondoren, “Datuak erregistratu” sakatu beharko dugu.

it txartela

Identifikazioa

it txartela

Izen emate orria bete

it txartela

Datuak bete

it txartela

Datuen erregistroa

3 Urratsa: Behin erregistroa egina dagoenean, gure DNI eta gakoa sartu behako ditugu.

 

it txartela

Identifikazioa

4 Urratsa: “Zertifikazio batean matrikula zaitez” sakatu beharko dugu.

it txartela

Matrikulazioa

5 Urratsa: Eskualdea eta zein herritako zentrua nahi dugun aukeratu behar duzu.

it txartela

Eskualdea eta tokia aukeratu

6 Urratsa: Data eta ordua aukeratu beharko dugu.

Eguna aukeratu

7 Urratsa: Hizkuntza eta zer ziurtagiri interesatzen zaigun hautatzen da.

it txartela

Hizkuntza eta ziurtagiria aukeratu

8 Urratsa: Ordezko Komunikazio sistema bereziren bat edota laguntza bereziren bat behar izan ezkero adierazi egin beharko dugu.

it txartela

Behar bereziak adierazi

 

9 Urratsa: Matrikula onartu egiten dugu.

it txartela

Matrikula onarpena

10.Urratsa: Matrikula berretsi ondoren, baieztapen mezua agertuko zaigu. Komeni da hala ere, gure historian sartzea eta frogatzea ondo egina.

it txartela

Matrikula berretsi

it txartela

Baieztapen mezua

it txartela

Historiala kontsultatu

Aukeratu dugun zentrura joan beharko gara azterketa egunean, NANa, pasaportea edo gida baimenarekin.

Behin azterketa gainditu dugunean, ziurtagiria gure Metaposta postontzira bidaliko digute.

Adi datorren asteko sarrerara, bertan Metaposta zerbitzuaren nondik norakoak azalduko ditugu eta.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko. ;)

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

Aurretiko zita Osakidetzan eskatzen ikasi Kzgunea bitartez
KZguneko online formakuntza: Izena eman!