Musika gustoko duzu? Konturatuko zinen zenbat aldatu diren gauzak azken urte haueta ezta? Radiokasetak, irratiak, musika dorreak… desagertu egin dira gure etxeetan toki gehiago utziz . Eta, gaur egun gailu txiki eta erabilterrazagoak dauzkagu aukeratzeko, baita ere musika geure Smartphonean edo PCan entzun dezakegu arazorik gabe.
KZguneak musikaz gozatzeko App batzuk dakarkizu. 🙂
APP hauek deskarga itzazu eta musika mugarik gabe entzun!
Spotify: Streaming bidez erreproduzitu egiten duen musika katalagoa da honako App hau. Abestiak, abeslariak edota bilduma titulua jarrita egin dezakegu bilaketa eta geure erreprodukzio zerrendak egin ditzakegu. Gainera, gure sare sozialei gehitzea posiblea da, honela Facebookeko, Twitterreko…lagunek entzuten dutena ikusi ahal izango dugu.
Android eta iOS-erako eskuragarri.
Soundhound: Zenbatetan entzuten ari zaren abesti baten izenburua edo abeslaria zein den jakiteko gogoarekin gelditu izan zara? Soiundhound musika ezagutzeko App-a da. Oso erraza da erabiltzen. Appa aktibatu beharko dugu abestia entzuten ari garen momentuan eta trukean izenburua, abeslaria…zein den esango digu. Jakinminarekin ez gara geldituko berriro!
Android eta iOS-erako eskuragarri.
Shazam: Beste abesti “harrapakari” bat da Shazam, Sounhound-en antzerako erabilera duena. Bi bertsio aurki daitezke, doakoa den “Shazam” eta “Shazam encore” ordaindu beharrekoa kasu honetan.
Android eta iOS-erako eskuragarri.
Soundcloud: Musikarientzat egindako sare soziala da, bertan sortu berri izan dituzten lanak igo ditzakete eta partekatu, iruzkinak eginteko aukera…ematen du. Sortu berri diren taldeak ezagutzera emateko aukera aparta ematen du AP honek.
Android eta iOS-erako eskuragarri.
GooglePlay Music: Musika Online entzuteko Online katalogoa da, Spotfyren aurkaritzat dute askok. Bestalde gure mp3 artxiboak lainora igotzeko aukera ematen digu, 20000 abestietako muga jarriz, abesti kopuru dexente, erabiltzaile arrunt batentzat.
Android eta iOS-erako eskuragarri.
Klasiko batekin uzten zaituztegu, seguru esandako APPetan aurkitu dezakezula. 🙂
https://www.youtube.com/watch?v=uDExkFYKY-k
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko. 😉
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
__________________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Osasun aplikazioak: Zaindu zaitez!
Entzun zure gustoko musika eta podcastak sarean – Formakuntza pilula. KZgunea


Sar ezazu zure iruzkina