Programazioa jakin gabe bideojolasak sortzea nahi? Orain ahal duzu! Scratch erabiltzen ikasiko duzu gurekin Kzgunean 16 orduko Scratch ikastaro batean. Baina zer da Scratch? Programazio lenguaia ikasteko saio bat da, programziorik ez dakiten hasiberriei emaitzak lortzen laguntzen die. Aurrera egiteko behar duzun bakarra gogoa izatea da eta zure jolasak egiteko irudimena. Hemen duzue Scratch ikastaroaren materiala.

Scratch ikastaroa

Scratch

Etxeberriko kzgunean otsailaren 20an Scratch ikastaro bat amaitu zen. Kurtsoa egin zuten ikasleak elkarrizketatu ditugu eta beraien proiektuen berri eman dizkigute.

KZguneako Scratch ikastaroa-rekin programatzen ikasi

Scratch 1.jpg

Scratch ezagutzen zenuten?

Gloria: Ez nuen ezagutzen eta asko gustatu zait.

Gorka: Nik ere ez nuen ezagutzen Scratch.

Eneko: Deustuko KZgunean ezagutu nuen baina ez nekien bere edukia..

Programazioa jakin gabe Scratch erraza dela uste duzue?

Beatriz: Zeinbait gauza errazak dira beste batzuk aldiz korapilotsuak.

Gloria: Oso erraza… ez da. Hala ere programatzen jakin gabe egin daitekela uste dut. Logika erabiltzea da gakoa eta asko praktikatzea.

José Luis: Logika erabiltzen baduzu erraza da nahi duzun programa egitea. Programatzea ez bada beharrezkoa gainera, soilik aukeratu eta bere lekuan kokatu nahiko erraza da.

Ikastaroa amaituta zein da zuen balorazioa?

Beatriz: Asko gustatu zait. Ikastaroarekin jarraitzea gustatuko litzaidake.

Gorka: Gustatu zait eta 10 bat emango nioke.

Scratch 2.jpg

Etxean praktikatzen jarraituko duzue eta beste proiektu batzuk garatuko dituzue?

Eneko: Ba, 90eko ameriketako borroka libreko jolas bat eraldatzea gustatuko litzaidake. Mario Bross gisako jolasa egitea nahiko nuke baina gaitzagoa.

Gloria: Ea denbora hartzen dudan praktikatzen jarraitzeko.

Scratch ikastaroa egiten nola animatuko zenituzkete beste erabiltzaileak?

Gloria: Egin dugunarekin animatuko nituzke. Erarik onena da ezagutzera emateko.

Gorka: Oso entretenigarria da. Denbora izanda eta imaginazioa etekin handia atera ahal zaio batez ere umeak badituzu etxean.

José Luis: Beldurrik ez izateko esango nieke. Erraz erabili daiteke gainera iloba, loiba edo umeak badituztea etxean praktikatu dezakete programarekin. Gainera dirua aurreztu dezakete beraiek bideojolasa eginez opari gisa. Teknologia berrietan murgiltzeko beldurra gainditu beharra dago, gainera ez dira hain berria badaramate urte batzuk gure artean.

Scratch 3.jpg

Gloriak esan duen moduan klasean egin duguna azalduaz erarik onena da ikasi duguna erakusteko. Hemen daukazu egin ditugun proiektu batzuk 😉

Zuek egindako proiektuak ezagutzea nahi ditugu, iradokizun atalean jolasak ikusteko lotura utzi dezakezue. 🙂

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

______________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

Pilar Sobera: “Aukera daukadan bakoitzean inguruan ditudanak animatzen ditut KZgunera joateko.”

KZgunea Online formakuntza. Ikasi zure erritmora!