KZgunea-n erabiltzaileen beharretara formakuntza eskaintza egokitu nahi izaten dugu, horregatik prestakuntza eskaintza eguneratu egin dugu. KZguneko formakuntza eskaintza 4 multzotan banatuta dago, alde batetik Online ikastaroak daude, Ikastaro presentzialak, hitzaldiak eta autoformazioa ditugu.
Ikastaro presentzialei dagokionez, gure prestakuntza katalogoa maila ezberdinetan banatu egin dugu, 0, 1, 2, eta 3, mailak hurrenez hurren. Gaurko sarrera honetan, 0 mailan barneratua dagoen gure Oinarrizko Internet ikastaroa-ri buruz jardungo gara.
Blog honetako ondorengo sarreretan, gainontzeko moduluak aurkeztuko dizkizuegu, adi egon zaitezte!
Internet ezagutu ezazu KZguneak lagunduta
Oinarrizko Internet ikastaroa bi zatitan banatzen da. Alde batetik saio teorikoak ditugu, 20 ordutako iraupenarekin, eta beste batetik, saio praktikoak ditugu 10 ordutako iraupenarekin. Behin alde teorikoa bukatuta ikasleek praktiketan proposatutako ariketak egiteko gai izango direlarik.
Ikastaro hau batez ere, inoiz Interneten ibili ez den pertsonei zuzendua dago, edota ordenagailu baten aurrean jartzeko aukerarik izan ez duenarentzat ere aproposa da. Baita ere nolabaiteko praktika edo euren kasa ibili direnek ere ikastaroa egin dezakete, kontzeptuak argitzeko aukera izanik.
Ikastaro honek oso era atseginean, teknologia berrietara hurbilduko gaitu. Honela lehendabiziko 10 egunetan, ikastarora datorren edonork Interneten nabigatzeko beharreko argibide guztiak jasoko du.
Ondorengo zerrendan ikastaroan sakontzen diren gaiak dauzkazue:
- PC baten egitura zein den ezagtu ezazu (Sistema eraginkorra)
- Web nabigatzaileak
- Informazioa bilaketa (Google)
- Posta elektronikoa
Gai guzti hauek, ariketa praktikoekin uztartzen dira irakasleak lagunduta, beraz kontzeptuak era azkarrean eta didaktikoan barneratu daitezke.
Behin Oinarrizko ikastaroa bukatuta, 0 Maila osatzen duten gainontzeko ikastaroak ere egin daitezke, Ofimatika ikastaroa (Open Office), eta 2.0 Sare Sozialak, 30 eta 14 ordutakoak hurrenez hurren.
Aurreko sarrera honetan zenbait ikastaro hau egindako ikasleen sentipenak irakurtzeko aukera izan genuen. Ziur gaude froga egin ondoren beraien antzera oso arro sentituko zarela, era zergatik ez KZguneko formakuntzarekin aurrera egingo duzula.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
_____________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk
Nati eta Anamary: “Zeharo pozik sentitu ginen ordenagailua erabiltzeko gauza ginela ikusi genuenean”

Sar ezazu zure iruzkina