Gaurko sarrera honetan, KZgunea-ko Autoformazioa aurkeztu nahi dizuegu. Gure ikastaro plataforman, kzgunea e-learning plataforma, modalitate honetako ikastaroen eskaintza zabala aurkituko duzue.
KZgunea Autoformazioa
KZgunea-ko autoformazioa, irekia eta unero eskuragarri dagoen modalitatea da, hau da, edozein pertsona sar daiteke ikastaro hauetara KZgunea-ko erabiltzaile izan beharrik gabe eta eguneko edozein momentutan. Materialak etengabe daude eskuragarri.
Ikastaro hauek gaika antolatuta daude eta gai bakoitza bi atal desberdinez osatuta dago.
- Atal teoriko bat azpiataletan antolatuta eta gaia ulertzeko beharrezkoak diren material didaktikoaz osatuta.
- Atal praktikoa erronka txiki batekin non atal teorikoan ikasitakoak proban jarri ahal izango dituzu.
Hauek dira KZgunea e-learning plataforman aukitu daitezkeen Autoformazio ikastoro gutxi batzuk:
- QR kodeak sortu eta irakurri
- Merkataritza Elektronikoa Euskadin
- Netvibes, pertsonalizatutako mahaigain birtuala
- Flickr, bilatu eta partekatu argazkiak
- Estatuko e-Administrazioa
- e-Administrazioa: Eusko Jaurlaritza
- e-Administrazioa: Aldundiak eta Udalak
- Etxebarri eta udalaren web orria
- Vitoria-Gasteiz eta udalaren web orria
Autoformazioa burutu ondoren posible da zalantzaren bat izatea, kasu horretan, gogoan izan gertuen daukazuen KZgunea-ra urbildu eta tutoretza bat eskatzeko aukera izango duzuela. Seguru bertan laguntza eskeiniko dizuetela: www.kzgunea.net
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
_____________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina