Gaur egun oraindik entzuten dugu noizbehinka lagun dexente daudela bere kontu pertsonaletan pasahitz oso errazak erabiltzen dituztela, adibidez “12345” zenbakiekin edo “password“ hitzarekin edo bere jaiotze egunaren datarekin. Gure pasahitzak erraz asmatzerik ez badugu nahi beti saihestu behar dugun akatsa da.

Garrantzitsua da gure pasahitzak seguruak izan daitezela eragiteko zentzu komun pixka bat erabiltzea.

Pasahitz seguruak

Pasahitz seguruak

Zure pasahitz seguruak mantentzeko aholkuak

Ondoren eskeintzen dizkizugu pasahitzak izan nahi badituzu seguruak izan daitezela kontuan izateko aholku batzuk:

  • Ez ezazu erabili leku guztietan pasahitz bera. Garrantzitsua da pasahitz seguru desberdinak aukeratzea zure kontu  pertsonal bakoitzerako
  • Zure pasahitzak aldatu behar dituzu maiz. Gomendagarria da sarritan eguneratzea.
  • Ez ezazu erabili zure pasahitzetan ezagutzen zaituen edozeinak aurkituko lituzkeen datu pertsonalik. Zure informazio pertsonalekin harremanik ez duen pasahitza sor ezazu.
  • Zure pasahitzaren luzera zenbat eta handiagoa izan, seguruagoa izango da. Erabil ezazu pasahitz bat zortzi karaktereko luzera minimoarekin. Egokiena hamar baino gehiago izan ditzala da.
  • Zenbakiek, letrek eta sinboloek eratutako pasahitz luzea erabil ezazu. Hobeto maiuskulak minuskulekin konbinatzen badituzu. Horrela egingo duzu zure pasahitza igartzea zailagoa izan dadila.
  • Aukera on bat izan daiteke zuretzako esanahia duen hitz edo esaldi batean pentsatzea. Eta seguruago egiteko, zenbakiak eta sinboloak sar ditzakezu, hasieran, erdian edo esaldiaren amaieran. (Adibidez “Ura edatea gustatuko litzaidake!” esaldia bihurtuko luke sinboloren bat gehituz ura hitza uretako formularen truke aldatuz hurrengoko pasahitzan: “H2Oegl!”)
  • Zure pasahitzak gorde behar dituzu leku seguruan, ez inoren bistan. Zure pasahitzak zure ordenagailuan gordetzea erabakitzen baduzu, jar itzazu pasahitzekin zerikusirik ez duen izen bat. Ez ezazu inoiz erabil “nire pasahitzak” bezalako izenik edo antzeko zerbait.

Hurrengo bideoetan azaltzen dizkizuegu zure pasahitzak seguruak izan daitezela lortzeko jarraitu behar diezun aholkuak.

http://youtu.be/_2O9EzHedGc
http://youtu.be/-BaQ7FHo6aM

KZguneatik animatzen zaituztegu aholku hauek jarraitzera eta praktikan jartzea gune pertsonala seguru mantentzeko. Hemen dakizuenez, egindako ikastaroen historiala kontsultatu eta ikastaroa burutu izanaren agiria eskuratu, itxarote zerrendan izena hemandako ikastaroak zeintzuk diren ikusi eta burututako ikastoreen inkestak egin dezakezue.

Ondorengo bideoan azaltzen dizuegu nola egin:

http://youtu.be/reiFAJ1JOBE

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_______________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: