Aurreko sarreretan aipatu izan dugu, KZgunean formakuntza maila ezberdinak ditugula.  0 Mailari dagokionez, Oinarrizko Internet Ikastaroari buruz aritu ginen.

Ikastaro hau egin duten pertsonek, beste bi ikastaro batzuekin osatzeko aukera dute, Sare Sozialak eta Ofimatika, honela 1 Mailara pasatuz.

Gaurko sarrera honetan, Sare Sozialak 2.0 ikastaroaz arituko gara.

Sare Sozialak,  konektatzen ikas ezazu KZgunearen eskutik

Sare sozialak

Sare sozial ezberdinak

“Atsegin dut”, “Follower”, “Trending topic”....askotan entzuten diren kontzeptuak dira, Sare sozialen batean izena emanda bagaude, seguruenik ikusi izan ditugula eta ez bada kasua, ziur aski komunikabideetan entzun izan dugula horrelako kontzepturik. Kontzeptu hauek  behin eta berriz entzuteak eta ulertu ez izateak “jokoz kanpo” uzten gaitu. Zuri gertatu al zaizu?

Sare Sozialak 2.0 ikastaroa 14 ordutakoa da. 5 egunetan zehar gai  teorikoak  jorratu egiten dira, ohiko Sare Sozialak gainbegiratzen dira, hala nola, Twitter, Facebook.…, nola erabiltzen diren, bakoitzak dituen helburuak… Gai hauek ondo ulertzeko sareetan aktibitatea nolakoa izaten den ulertzea ezinbestekoa da, eta hau, praktikaren bidez ikasi egiten da. Beraz, ikastaroan zehar ariketa praktikoak proposatuko dira, gaia hobetu ulertzeko asmoz.

Behin saio teorikoak bukatutakoan, saio praktikoei lekua utziko zaie, non 4 ordutan zehar, ariketa praktiko ezberdinak proposatuko zaizkie ikastleei, atal teorikoan ikusitako gaiak ondo barneratu diren ikusteko aukera izango den.

Ariketa hauen bidez, sare sozialak era egokian kudeatzen irakatsiko da, argazkiak, informazio pertsonala, iruzkinak…etab. Segurtasun eta pribatasunari balizko garrantzia emanik.

Aipatu berri dugun gai hau izaten da, buruhauste gehien ematen duena, lehen aldiz Sare Sozialen batean izena ematen dugunean behintzat. Beraz, informazio egokia izanik, ¡Arriskurik gabe, konektaturik egon gaitezke!

Sare sozialen inguruko informazioa behar baduzu, erregistroa egin aurretik, edota nahiz eta erregistroa dagoeneko egina eduki, hobetu moldatu nahi baduzu. ¡Zalantzarik ez izan! Gertuen duzun KZgunera gerturatu zaitez!

Gogoratu kzgunea sare sozialetan aurkitu dezakezula. Ez galdu aukera, zure zain gaude! 😀

Bukatzeko, Sare Sozialak eta segurtasuna uztartzen dituen bideoarekin uzten zaituztegu.

https://www.youtube.com/watch?v=t-x73w1N1os

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko. ;)

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: