Etxetik erosketak egitea gustatuko litzaizuke? Ordainketak internet bidez egitea errespetua ematen dizu eta horregatik ez dituzu burutzen?

Gaurko KZgunea blogeko sarreran saretik egiten ditugun erosketak ezustekorik izan ez dezagun jarraitu beharreko irizpideak azalduko dizkizuegu. Erosketak online non egin erakutsiko dizkizuegu. Informazio gehiago nahi baduzue gure KZgunea ikastaroa kontsutatu dezakezue Erosketa seguruak Interneten.

Erosi online era seguruan eta beldurrik gabe

erosi online

Gure aholkuak sarean erosketak egiteko hauek dira:

Fidagarria den saltoki bat bilatu

Webgunearen itsura begiratuko dugu, izan ere, lehen ikusia garrantzitsua da. Saltoki horren bezeroek utzitako iritziak irakurriko ditugu bai webgunean bertan eta baita bilatzaileek eskaintzen dizkigutenak ere.

VeriSign Secured, TRUSTe, Euro-Label Spain o Confianza Online erosketa segurua dela azaltzen duten zigiluak dira. Hauekin webgune hori konfidantzazkoa dela ikusiko dugu. Zigilu hauek webgunearen hasiera orriaren bukaeran edo ordainketa egitean azaltzen zaizkigu.

Produktuak aukeratu

Edozein produktu aukeratu aurretik bere ezaugarriak irakurri. Erosteko organ sartu dituzun produktuak benetan nahi ditugunak direla ikuskatuko dugu.

Ordaintzeko unea iritsi da

Ordaintze pasabidean datu ezberdinak eskatuko dizkigute (Kreditu txartela, Paypal, BitCoin…) Beti nabigazio helbidea ondo ikuskatu. ‘https:’ hasten baldin bada leku segurua dela esan nahi du eta datuak enkriptatuta daudela.

Zuhurtziaz jokatu

Guzti hau kontutan izanda oraindik ez bazara fido zure bankura jo dezakezu eta honelako eragiketak egiteko txartel berezi bat eska dezakezu. Hobe da erosketa mota hauek ez egitea wifi sare publikoak erabiliz

Hauek dira online saltoki arrakastatsuenak:

  • Amazon: Nahi duzun guztia aurkituko duzu eta produktu  berriak aurkitu. Eskaintza zabala dago bai produktu berrietan eta baita bigarren eskukoena ere: Liburuak, CDak, DVDak, softwarea, bideojokoak, elektronika, jostailu eta ordulariak.
  • Ebay: Produktuak erosi eta saltzeko tokia. Produktuen enkanteak.  ¡Cómpralo ya! produktu bati salneurria jarri gero saltzeko. Iragarki sailkatua, Produktu baten azalpena eta salneurria.
  • Zalando: Erropa aukeraketa zabala, oinetakoak eta osagarriak aukeragai. Modazale amorratuen gozamenerako.
  • El armario de la tele: Telebistan ikusgai azaltzen den erropa saltzen duen online denda bakarra da. Begiz jota dugun  aktore, aktoresa edo aurkezle horren erropa erosteko aukera.  

Gai honen inguruan sakontzea nahiko bazenu, KZguneko Ordaindu era seguruan interneten eta Erosketa seguruak interneten ikastaroak eskuragarri jartzen ditugu.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: