Nora Castillo kzguneko 33 urteko erabiltzailea aurkezten dizuegu. 2002tik Zarautzko kzguneko erabiltzailea dugu.

Kzgunera lehen aldiz etorri zenean ez zekien ordenagailua erabiltzen baina bere ikasteko gogoak eta eginiko lanaren ondorioz gaur egun ordenagailua eta tableta ederki asko erabiltzen ditu.

Nora Castillo ezagutzen kzguneko erabiltzaile prestua

nora castillo

Nola ezagutu zenuen kzgunea?

Prentsan irakurri nuen iragarki baten bitartez ezagutu nuen kzgunea. Eskaintzen zen zerbitzu eta ordutegia zehaztuta zekarren gainera. Gero Kzgunera gerturatu eta informatu nintzen.

Gogoan al duzu egin zenuen lehen ikastaroa?

“Internet nabigatu” izena zuen ikastaroa egin nuen. 2002. urtean egin nuen pentsa zenbat urte pasa diren.

Egin dituzun ikastaro guztietatik, zein da gehien gustatu zaizuna?

Denak gustatu zaizkit baina batez ere GIMP eta ofimatikako ikastaroak. Egunero gehien erabiltzen ditudanak dira.

Kzgunean burutu dituzun ikastaro guztietatik zein dira gehien erabiltzen dituzunak

GIMPekoa. Familiko argazki asko ditut etxean. Orain ordenagailura pasatzen ari ditut ella gero editatzen hasiko naiz. Pazientzia handia behar da eta denbora. Baina asko gustatzen zaidanez badakizu gogoko tokian aldaparik ez. Gainera lana egin ostean lortzen dudana atsegin dut.

nora castillo

Kzgunea zentroa zertarako erabiltzen duzu?

Ikastaroak egiteko eta noizean behin inprimatzeko.

Jendea Kzgunera etortzera gomendatuko zenieke?

Jende askori gomendatu diet iada. Adibidez nire amari, lagunei… Dinamizatzaileak ematen didazuen harretarekin oso pozik nago.

Kzguneko zer alderdi hobetuko zenituzke?

Webcamak eta Skype-a erabiltzeko aukera izatea gustatuko litzaidake. Erabilpen errazeko ikastaro gehiago antolatuko bazenituzkete interesgarria izango litzake.

Zer ematen dizu Kzguneak?

Dena egia esan. Asko ikasi dut eta jarraitzen dut ikasten. Antolatuta dituzuen ikastaroak beti aztertzen ditut, beti ikasteko zerbait interesgarria daukazue.

Zalantzaren bat daukazunean kzgunera etortzen zara?

Bai. Internet edo informatikako zalantzaren bat dudanean Kzgunera etortzen naiz. Beti ondo artatu nauzue eta dinamizatzaileak emaniko aholkuekin lagundu didate.

Zuek egindako proiektuak ezagutzea nahi ditugu, iradokizun atalean jolasak ikusteko lotura utzi dezakezue.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

______________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: