Zure gorputza osasuntsu kirola egiten dugun bezala, zure memoria modu onean izateko ariketak egin behar dituzu. Gorputza legez burmuina entrenatzea ezinbestekoa da. Heldu arora heltzean batez ere zaindu beharreko gai da hau. Zahartzen garen heinean gure burmuina okerrago egon dago memoria galtzen joaten bada. Zure burmuina osasuntsu izan dezazin memoria egitea ezinbestekoa da.
Zure burmuinarekin ariketak egiteko era asko daude arazoak ekidite aldera. Orokorrean edozein adimen ariketa egokia izan daiteke gure memoria egoera onean izateko.
Kzgunea-ren eskutik hainbat webgune ezagutuko dituzu jarraian burmuina egoera onean izateko. Ariketa hauekin memoria, atentzioa eta informazioa prozezatzeko abiadura hobetuko dituzu.
Memoria ariketak egin zure burmuina osasuntsu izateko
Zazpi entrenatzeko programa eskaintzen dizkigu 50 jolas mental eta burmuin ariketekin. Atentzioa, memoria perzepsioa, hizkera eta abiadura mentala lantzen duten neurologoak sortua da. Programak egiteko izena eman beharra dago.
Izena emanda zure entrenatzeko programa sortzeko aukera ematen du. Memoriaren zein alde entrenatzea nahi duzun aukera zenezake. Funtzio kognitiboak lantzeko ariketak aurkituko dituzu.
Sareko bertsioa dauka eta zure ordenagailuan instalatzekoa ere bai. Oinarrizko gune kognitiboak lantzeko ariketekin: hizkera, memoria, atentzioa eta kalkulua. Doako online bertsioak gune ezberdinetako lehen ariketa egiteko aukera ematen du. Odaintzen bada urtebetez bertsio osoa edo 30 erabiltzaileentzako bertsioa.
Zure memoria ebaluatzeko testa dauka. 30 segundutan objetu ezberdinak memorizatu beharko dituzu. Denbora hori bukatuta objetuak desagertuko dira eta taula batean gogoratzen dituzun izenak idatzi beharko dituzu. Ariketa amaitu ostean zure memoria nola dagoen gutxigorabehera azalduko da.
Test psikoteknikoak eta adimen ariketak online erabat doan. Memoria bisualeko ariketekin zure burmuina landuko duzu: Matematikak, zenbakidunak, ahozketa eta abar.
Zure burmuina sasoian mantentzeko ariketak.
Eskuragarri dauden 27 Memoria jolas pdf formatuaneta hiru zailtasun mailetan antolatua.
Memoria lantzeko hainbat jolas interaktibo aurkituko dituzu: Kalkulua, bapateko memoria, ezberdintasuna…
Zure memoriarekin aritzeko jolas adimendunak, kalkuluduna, sudokuak eta abar.
Zure buruko osasuna nola dagoen ezagutzeko zure ohiturek eta bizimoduak nola eragiten dioten ezagutzeko testa. Testa behin egina, balorazioarekin batera zer nolako gaiak jorratu diren azaltzen dizu: elikagaiak, soinketa, emozioen kudeketa, bizitza soziala…
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina