Sare sozialetan aditua al zara? Facebook, Twitter, LinkedIn… erabiltzen dituzu? Pinterest erabiltzen duzu ere bai?

Gaurko sarrera honetan Kzgunea-k Pinterest-eko onarrizko ezagugarriak dakarkizu. Baietz hasi erabiltzen.

Zer egin dezakezu Pinterest irudi taula birtualarekin?

Pin eta Interest batuketa da Pinterest. Interesen lotura esan nahiko luke. Irudiez osatutako sare soziala da eta oso ikusgarria da.

Eguneroko bizitzan ezagutzen al dituzu kortxozko taulak? Bertan interesatzen zaizkigun argazki, oharrak eta abar jartzen direnak?

Pinterest irudi taularen bertsio birtuala izango da

Pinterest sare sozial bat denez, taulak partekatu ahalko ditugu. Baita jarraituak ere Pinteresteko erabiltzaileak bagara. Gai jakin baten inguruko mosaiko interesgarri bat osatuko dugularik.

irudi taula

KZguneko irudi taula Pinterest-en

Sare sozial hau ondo ezagutzeko hainbat ezaugarri azaltzea komeni da.

Zer da Pin bat?

Pinteresten jar dezakegun irudi edo bideo bat da.

Ordenagailutik igo dezakegu irudia edo bestela webgune batetik Pin It aplikazioa erabilita. Horretarako nabigatzailean instalatu beharko duzu.

Pin It aplikazio horrekin igotako argazkiak hauek jatorrizko webgunera lotura izango dute.

Zer da Repin bat?

“Repin” nabegatzen duzun bitartean sare sozial honen taula batean aurkitu duzun irudi bat zure taula batetara gehitzea da.

Lehendabizi irudia Pineatu duen erabiltzaileak ohar bat jasoko du Repinatua izan dela.

Zer da Taulak bat?

Taula zure Pinak gehitu ahalko dituzun guneak izango dira

Taula ezberdinak sortu ahalko dituzu, izenburu ezberdinekin, era horretan zure irudiak gustatzen zaizkizun gaietan sailkatuta izango dituzu. Beste erabiltzaileek zure tauletara Pinak jartzeko baimena izango dute hala nahi baduzu.

Zer da infografia bat?

Asko erabiltzen dira infografiak sarean. Irudiz osatutako eskema bat da ideia bat azaltzeko. Oso ulegarriak dira. Webgune askotan aurki genitzazke baina Pinteresten asko aurki ditzazkezu.

irudi taula

KZguneko infografia

Sare sozial hau gustatzen bazaizu Kzgunea Pinterest ikastaroan eman dezakezu izena.

Animatu eta jarraitu gaitzazu sare sozial honetatik ere Kzgunea Pinterest

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!