Sartu zaitez 2019/03/14ean eguneratutako sarreran
“Google Podcasts”
Oporretan zaudenean zure gustuko zerbait entzutea nahiko al zenuke?
Duela aste batzuk Kzguneko webgunean Liburu mailegu digitala liburuklik bitartez berria argitaratu zen. Agian pentsatuko duzu… Zer zerikusi izango du entzutea irakurtzearekin? Egia esan asko.
Orain arte liburutegitik zure gogoko liburuak irakurri ahal zenitzake. Hau egiten jarrai dezakezu eta baita eLiburutegia zerbitzu berriari esker formatu digitalean irakurri ditzazkezu, zure liburutegi digitala.
Kzgunetik ikastaro berri bat eskeintzen dizugu, pauso gutxi batzuk eginaz liburu elektroniko baten mailegua internet bidez eskatu ahalko duzuna oso modu errazean.
Sarrera honetan PODCAST zer den azalduko dizugu, IVOOX webgunea ezagutuko duzu eta gustuko gai baten audioak deskargatzen ikasiko dituzu zure ordenagailura
Lortu zure gustuko podcastak Ivoox erabilita
Zer da Podcast bat?
Edozein gai baten inguruko audio bat da. Mp3 formatoan aurkituko duzu. Irratsaio bat nahi beste aldiz entzungo duzu deskargatu eta noiznahi entzuteko aukera izango duzulako. Mp3 entzungailuan, smartphone-an, tabletean, ordenagailuan eta abar entzungo duzu.
Irratiak eta zure gustoko podcastak entzuteko kioskoa da. Audioak entzun, deskargatu eta partekatzeko txoko bat.
Ivooxen nola deskargatu audio fitxateki bat?
- 1. pausoa: www.ivoox.com idatzi helbide barran edo Googlen ivoox bilatu eta lotura aukeratu.
- 2. pausoa: Goialdean daukazun “Explorar Audios” aukeratu. Gustuko duzun gaia aukeratu. Azpigaia aukeratu edo audio mota bilatu.
- 3. pausoa: “Ir a Escuchar” aukeratu.
- 4. pausoa: “Descargar” aukeratu. Ondoren descargar botoi berri bat agertuko da.
- 5. pausoa: Azken hau aukeratu eta xaguaren eskuin botoiarekin “Guardar enlace como” klik egin. Fitxategia non gorde azalduko da.
Irratsaio bat deskargatu nahi baduzu azaldutako urrats antzekoak eman.
- 1. pausoa: “Radios Online” aukeratu goialdean
- 2. pausoa: Irratia bat aukeratu eta ondoren “Ver podcasts”
- 3. pausoa: Gura duzun irratsaioa aukeratu
Aurretik azaldutako 4. eta 5. pausoak eman.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
___________________________________________________________________________________________
Beste sarrera interesgarri batzuk:








Sar ezazu zure iruzkina