Ordenagailu bat behar duzu? KZgunean ikasitakoa praktikatu nahi duzu? Zer iruditzen zaizu ordenagailu bat erosten duzunean irabazi asmorik gabeko elkarte bati laguntzen badiozu eta gainera informatika osagaiak birziklatzen dituena?
Sarrera honetan Reciclanet elkartea ezagutuko duzu eta gainera PC Lagun egitasmoaren berri izango duzu.
PC Lagun egitasmoaren bitartez ordenagailu bat eskuratzen duzunean ingurugiroa babestuko duzu
Zer da Reciclanet?
Bolondresez osatutako irabazi asmorik gabeko elkarte hezitzaile, ekologista eta elkartasuna bultzatzen duena da. Informatikazko osagaiak biziklatu eta berrerabiltzen dituzten egitasmoak garatzen ditu eta software askea bultzatzen du. 2000. urtean sortua, bere asmoa software askearekin ordenagailuak zabaldu eta berrerabiltzea da.
https://youtu.be/EzVpD1-z2So
https://youtu.be/x2f-Y4IlRt0
Autogestio bidez finantzatzen da, dohaintza pribatuak eta PC Lagun egitasmoaren bidez saldutako birziklatutako ordenagailuak. Diru sarrera guztiak elkartearen kudeaketa eta mantenuan berinbertitu egiten dira.
PC Lagun ezagutu
Elkarte eta norbanakakoak erabiltzen ez dituzte informatika osagaiak ematen dizkiete. Ondoren Reciclanet bolondres lantaldeak berreskuratzen ditu eta salgai jartzen ditu.
PC Lagunen Ubuntu sistema eragilea instalatuta duren berrerabilitako gailuak aurkituko dituzu erabiltzeko moduan.
Osagai informatiko anitzak aurkituko dituzu: Kableak, txartelak, switch-ak, routerak, disko gogorrak…
Ordenagailu guztiak urtebeteko bermea dute, erabilpen mugatuarekin. Software askea erabiltzen duenez hainbat arazo ekidingo dituzu: Birusak, softwarearekin arazoak eta abar.
Ba al zenekien 2014. urtean Reciclanetek 12.630Kg osagai informatiko bildu zituela berrerabiltzeko? Behar ez dituzun osagai informatikoakĀ badituzu Reciclanet kontutan izan bota aurretik.
Gailu informatiko bat behar baduzu PC Lagunera jo, agian bertan behar duzuna topatuko duzu eta.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
___________________________________________________________________________________________
Beste sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina