Gure ataria sarean ezagutzen duzu? Ikastaro baten izena eman nahiko zenuke? Iradokizun bat egin edo burutu duzun kurtso bat kontsultatu nahi?
Kzguneak bere webgunea etengabe berrizten dihardu zure kabuz ibili zaitezen eta klik baten informazio guztia eskuratu dezazun.
Kzgunea proiktuaren 13 urte eskarmentuak garbi erakutsi digu zure iritziak eta iradokizunak egunero hobetzeko oso baliagarriak izan zaizkigula. Zure beharretara egokitu eta beste erabiltzaile oroetara gure ardura handiena da horregaitik herritarren eskura jarri dugu erreklamazio eta iradokizunak egiteko aukera jarri dugu gure atarian. Zure iritzia oso garrantzitsua da.
Egunero hobetzeko guretzatĀ zure iradokizunak oso garrantzitsuak dira.
Gaur Erreklamazio eta iradokizunak pausoz pauso egin ditzazun azalpenak dakarkizugu.
Nola egin daitezke erreklamazio eta iradokizunak webgunetik?
Kzgunea atarira sartzen zarenean, www.kzgunea.net, behekaldean atal hau aurkituko duzu: Apustua kalitatezko zerbitzuari. Bertan Erreklamazio eta iradokizunak aukera aurkituko duzu. Aukeratu azken hau edo URL helbide hau erabili:
http://www.kzgunea.net/reclamaciones-y-sugerencias
Ondoren jaso ditugun erreklamazio eta iradokizun zenbatekoa, mota eta izakera azaltzen den txostena irakurgai daukazu datuak pasa den sei hilabetekoak dira.
Bete behar dugun formularioa zure erreklamazio edo iradokizuna idazteko, azpian dagoen lotura aukeratu behar duzu.
Behin formularioan zaudela, tentuz irakurri egin dezakezun erreklamazio eta iradokizun mota:
- Erantzuna duen erreklamazioa: Erreklamazioari emandako erantzuna jaso nahi baldin baduzu, hautatu aukera hori inprimakian.
- Erantzunik gabeko erreklamazioa: Ez badituzu datu pertsonalak eman nahi, hautatu aukera hori zure erreklamazioak guri helarazi ahal izateko.
- Iradokizuna: Zerbitzua hobetu ahal izateko zure iruzkinak iritsarazi nahi badizkiguzu, hautatu aukera hori.
Gogoratu ezinbesteko dela asteriskoak dituzten atal guztiak.
Erreklamazio eta iradokizunak formularioaren atal guztiak betetzen dituzunean, bukatzeko Bidali botoia aukeratu beharko duzu.
Erreklamazio edo iradokizuna ez den bestelako kontsukta egitea nahi baduzu kzc@kzgunea.net helbidera bidali. Ez da informazio eskaerarik erantzungo formulario honetatik heltzen bazaigu.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
_____________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina