Klik egin hemen, 2016ko azaroan eguneratutako lainoan dokumentuak gordetzeko aplikazioa zerrenda eguneratua ikusteko
IKT-ei (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) esker, gure dokumentuak gordetzen ditugun modua aldatzen ari da.
Duela urte batzuk normala zen gure artxiboak gordetzerakoan memoria erauzkorra erabiltzea. Gaur egun lainoaren izenarekin ezagutzen dugun zerbitzuak garrantzi handia hartu du.
Lainoari buruz hitz egiten dugunean, Interneten bidez lortzen ditugun biltegiratze zerbitzuari deritzogu. Hau da, datuak, artxiboak eta programak gordetzen ditugun lekua.
KZguneatik lainoan dokumentuak gordetzeko 10 zerbitzu erakutsi nahi dizugu.
Ezagutu ezazu lainoan dokumentuak gordetzeko 10 zerbitzu
1.- Dropbox:
Ezagunenetako bat da.
Lainoan dokumentuak gordetzeko zerbitzu bat da. Oso atal berezia eskaintzen diogu KZgunean:
Dropbox ikastaroa egin ezazu bai presentziala, bai online.
DropBox-ekin edozein artxibo mota lainoan gorde ahal izango duzu, talde eta gailu desberdinak sinkronizatu, bertsio berean lan egiteko. Beste erabiltzaile batzuekin artxiboak partekatu eta baita ere argazki galeriak sortu eta partekatu.
Izena ematerakoan 10 GB doain eskeintzen dizkizu.
2.- Google Drive
Hau ere oso ezaguna da. Zure dokumentuak Googleko serbidore batean gordeko dira eta edozein gailutik eskuragarri izango dituzu.
Zure artxiboak partekatu ahal izango duzu, edozein izanda bere luzapena eta oso era errazean. Eta karpetak, sortu, dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu orriak…
KZgunean Drive Googleren prestakuntza jaso ahal izango duzu.
Drive Googlek biltegiratzeko doako 15 GB eskaintzen dizkizu.
3.- One Drive
Horrela deitzen zaio Windows-eko lainoaren biltegiratzearen zerbitzuari.
Aurrekoetan bezala, ordenagailuan dituzun artxiboetako edozein mota eta sinkronizazioa biltegiratu ahal izango dituzu eta artxiboen gaurkotzea denbora errealean izango da.
One Drive-k doako 7 GB eskaintzen dizkizu izena ematerakoan.
4.- Box
Biltegiratzea, partekatzea eta edozein artxiboaren kudeatzea baimentzen dizun lainoko plataforma.
Iruzkinak eta erantzunak gehitu ahal izango dizkiozu edozein artxiboari, eztabaidak hasi eta zereginak beste erabiltzaile batzuei esleitu. Lantaldeerako eta enpresetarak gomendatuta.
10 GB eskaintzen dizkizu izena ematerakoan.
5.- Hubic
Gainerako plataformetan bezala, Hubic-ek artxibo eta karpetak partekatze zerbitzua eskaintzen dizkizu.
3 zerbitzari desberdinetan biltegiratzen ditu kopiak. Horrela, zure datuetarako sergurtasun handiagoa eskeintzen dizu.
25 GB doako lekua eskeintzen du.
6.- Copy
Lainoan biltegiratzeko zerbitzua DropBox, OneDrive eta antzerako erabilpena dauka.
Bere interfaze argi eta errazagatik nabarmentzen da.
Lainoak 15 GBko lekua eskeintzen du, baina 5 gehigarri gehiago nahi ezkero lotura honetan sartzen bazara izena eman ahal dozu.
7.- Mega
Kim Dotcom-ek, Megaupload desagertutako sortzaileak, biltegiratze zerbitzua eskeintzen du.
Artxibo guztiak enkriptatuta joango dira, inork ezin du ezer egin biltegiratuta eta igarotzen dauden artxiboekin.
Streaming, bilaketa, deskarga, partekatzea eta ezabatzeko funtzioak erabili ahal dizutu artxibatuta dituzun dokumentuekin.
Mega zerbitzuarekin 50 GB eko doaineko memoria eskuragarri izango duzu.
8.- Bitcasa
Babes osoa lehentasun bezala izateko diseinatua dago.
Artxibo guzkiak lainora igo baino lehen zifratu egiten ditu. Lainoan gordetzen ditu artxibo guztiak eta sarean sinkronizatu.
20 GB doako lekua eskeintzen du.
9.- MediaFire
MediaFire zerbitzuarekin igo, ikusi eta partekatu ahal izango dituzu zure artxiboak era azkar eta errazean
200 megabyteko artxiboak doain igo ahal dituzu. Erabilpen erraza, kodegabekoa, itxaron beharrik gabe eta mugagabe deskargatzeko. Erregistratuta ez dauden erabiltzaileak baimenduta daude deskargak egiteko.
Bere doako zerbiztuak 10 GB-ko memoria eskeintzen du.
10.- TFolder
Artxibo, irudi eta bideo ugari partekatu ahal dituzu bere erreminta errazarekin.
Nabarmentzen da izena eman bezain laster eskeintzen dizun memoriako leku handiagatiko gainerako guztien gainean.
1TB doain eskeintzen dizu.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina