Gaur oinarrizko internet ikastaroko hirugarren eguna da KZgunean. ¿Lortuko al dut internet ulertzea? ¿Lortuko al dut interneti diodan beldurrari aurre egitea? Nire denbora behar izan dut teklak non dauden jakiten eta xagua dominatzen. Gaur hurrengo urratsa, internet.
KZgunean Kontxik interneten informazioa bilatzen ikasiko du
Klasean gaudela, Jonek, orri bat eman digu. Orriaren barruan, lauki batean, erabiltzaile eta pasahitza agertzen dira.
– Honek zertarako balio du Jone? – galdetu dio Iñakik.
– Bakoitzak, erabiltzaile eta pasahitz bat dituzue. Klabe hauekin interneten sartuko zarete. Edozein KZgunetan konektatuko ahalko zarete pasahitz hauekin – argitu digu Jonek.- Horretarako, firefox ireki beharko duzue, programaren ikonoa eskritorioan duzue, gogoratu bi klik ematea ireki ahal izateko.
– Fi, zeeeer?- beste izen bat idatzi beharko dut zerrenda, Jesuuus! Zerrenda ederki ari zait luzatzen.
– Firefox, bere ikonoa bola urdin bat da azeri naranja batekin. Nabigatzaile bat da, hau da, interneten gauzak begiratzea posible egiten duen programa.
Idaztokian fifoxen ikonoa aurkitu eta gero, uste dut gaizki esan dudala… fi-re-fox. Irekitzea lortu dut. Orain erabiltzaile eta pasahitza jarri behar ditut, iniziala, abizena eta bigarren abizena. Pasahitza berriz, karneteko zenbakia eta hizkia. Eta orain, Onartu.
– Jone, berriro agertu zait erabiltzaile eta pasahitzaren lehioa?
– Ondo idatzi al duzu? Paperean dagoen bezala?
– Baietz esango nuke…
– Gosaldu gabe etorri al zara? Seguru puntuak jan dituzula – adarra jo dit Jonek.
Barrezka hasi naiz, arrazoi du, puntu bat bera ere ez dut jarri… Korrika eta presaka egin nahi izateagatik gertatzen zait hori, lasai hartu Kontxi, ez daukazu presarik. Berriz ere deeeena idaztera. Oraingoan mantso egingo dut. Eta, tatxan! Oraingoan bai.
Jonek nabigatzaileko lehioaren zatiak, helbide barra, aurrera eta atzeraka egiteko geziak, skrolla azaldu dizkigu (bai, bai, eskubiko aldean agertzen den barra, saguaren erdiko botoia mugitzean mugitzen den barra hori), ez nuen sekula entzun. A ze hiztegia egingo dudan ikastaroa amaitu baino lehen, argitaratu egin beharko nuke, ziurrenik oraindik badauela interneta erabiltzen ez dakiten despistatuak.
KZguneko web orria bisitatu dugu lehenengo, a ze ikastaro pila dauden! Denbora luzerako badaukat hemen zer ikasi.
Hurrengo bisita, egunkaria, eguneko berriak irakurriko ditugu. Berri osoa irakurri ahal izateko bi klik egin behar direla izenburuan komentatu digu Jonek. Baina hau oraindela bi ordu gertatu da eta iada argitaratu dute! Harrituta nago.
– Non agertzen dira eskelak? – galdetu dio aurreko ilaran dagoen batek. Aurreratu zait! Gauza bera galdetu behar nion.
– Orriaren goiko aldean agertzen da eskelak hitza, pintxatu eta gaur argitaratutakoak agertuko zaizkizue.
Klasean 10 lagun gaude eta horietatik 7 hor ari gara eskelak ikusten. Barregurea sartu zait panorama ikustean, Iñaki ere konturatu da.
https://youtu.be/VtuNNu6-VWs
Hurrengo egunetan Googlen informazioa bilatzen hasiko gara.
Gaur Google ospetsu horrekin hasiko gara, zenbat aldiz entzun ote dut eta zer den ez jakiteak lotsa ematen dit, 2015. urtean oraindik horrela egotea ere Kontxi… Gaur izango da azken eguna, bazen garaia!
Googlen sartu gara, “eguraldia Azpeitia” ipini dugu, orri ezberdin asko agertu zaizkigu herrian zer eguraldi egingo digun ikusteko. Gure semeak Londresen zer eguraldi ote duen begiratuko dut orain. Harritzekoa, orain ere euria! Eskerrak ilobei katiuskak oparitu nizkien azken bisitan, bestela…
Orain hotelak begiratuko ditugu eta bilatzailea erabiliko dugu horretarako. Jonek, toki bat aukeratzeko esan digu. Sevillara izango da hurrengo bidaia, bertan ea zein hotel dauden begiratzeko aprobetxatuko dut. A ze itxura duen hotelak piszina haundi horrekin! Gusturasko nabil ni nere saltxan, nola gustatzen zaizkidan gauza hauek.
Jonek galderatxo batzuk jarri dizkigu, denatarik zegoen, erantzunak google erabiliz aurkitu behar genituen. Trivialean jolasten ari garela dirudi, hori bai, tranpak eginez. Erantzunen bat aurkitzea asko kostatu zait, baina ariketa asko gustatu zait.
A zer nolako saltsak egingo ditudan hemendik aurrera interneten, Sevillan zer ikusi begiratzen dudala, zer eguraldi egingo digun, egunkaria irakurri, eskelak begiratu… Google honi santu bat egin beharko liokete, San Google, mirariak egiten ditu!
Eta zuk, ¿sarean saltseatu nahi duzu? Gerturatu gertuen duzun KZgunera eta oinarrizko intertenet ikastaroan eman ezazu izena.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

Sar ezazu zure iruzkina