Ikastaroaren azken fasean sartzen gara, posta elektronikoa. Nire semea 1.000km-tara edukita, ez ditut nire bilobak nahi bezain beste ikusten.
Ikastaro honetan KZgunean posta elektronikoa erabiltzen ikasiko dut. Nire familiarekin kontaktuan egongo naiz eta familiakoen argazkiak jaso eta bidaliko ditut.
Ikusi nola Kontxik Kzgunean posta erabiltzen ikasten duen senideekin kontaktuan egoteko
Bakoitzak helbide elektronikoa bat edo emaila daukagu (imaila?? inglesezko hitz bitxi hauek…). Iada ez nintzen gogoratzen @ (abildua) idazteko zein tekla zapaldu behar nituen, hau pinguino memoria nerea. Eskerrak hain maite dugun Jone daukagun, azkenean Kzgunean postan sartzea lortu dut.
Lehenik, helbide elektronikoak kontaktuetan sartu ditugu. Dirudienez, mugikorreko agenda bezala da. @ behin eta berriz idatzi ondoren iada ez dut zalantza egiten nola idatzi, bagoaz aurreraka…
Lehenengo mezua Joneri bidali bidali behar izan diogu. Zer idatzi behar nion nik neska honi zalantzatan ibili naiz? Ostirala denez, asteburuan ea zer egingo duen galdetu diot. Bidalita! Nire bizitzako lehen Kzgunea posta mezua bidali dut! Ikaragarria! Jonek banaka erantzun digu. Niri ere bai jakina, mendira joango omen da larunbatean.
Ondoren Iñakiri bidali diot. Bidali zapaldu dut, sarrerako buzoira joan naiz eta bi mezu jaso ditut. Bata Arantxarena da, nire eskubian dagoenarena eta bestea berriz Delivery Status Notificacion. Eta hau nor da? Izkutuko miresle bat agian?
– Jone, izen arraro bat duen norbaiten mezua jaso dut.
– Eta ez duzu ezagutzen ezta?
– Nik? Ez! Zer egin ote dut oraingoan…
– Akats mezu bat da, ireki mezua eta begiratu Iñakiren helbidea nola dagoen idatzita. Helbidea gaizki idatzita badago, mezua bueltan etorriko zaigu.
– Egia da! iñakietxarri@hotmail.com idatzi dut eta inaki da, Ñrik gabe.
– Bai, helbideetan ez da Ñ hizkia existitzen.
Beeeeerriro agendara joan, helbidea zuzendu eta beeeeeriro mezua idaztera. Kontxi, despistatu xamarra zara gero! Bigarren mezua jaso du Iñakik, eskerrak, atzera ez goaz ikasten. karramarroak bezela atzeraka ote gindoazen ari nintzen pentsatzen.
Mezu batzuk bidali eta erantzun ondoren, iritsi da eguna mezuak fitxategiekin bidaltzeko! Mezuari eransten dizkiogun fitxategiak dira: argazkiak, bideoak, testu dokumentuak… azaldu digu dinamizatzaileak.
Nik, Arantxari argazki bat bidaliko diot, Loiolakoa. Zein toki polita den! Bidaltzen saiatu naiz eta asuntoa falta duela esan dit, traste zahar hau konta- katilu hutsa da! Azpeitia jarri diot asuntoan eta bidalita oharra atera da. Aupa! Beste pausotso bat eman dugu.
Berbidaltzen ere ikasi dugu, nik Iñakiri Arantxak bidali didan Zarautzeko argazkia bidaliko diot. Jonek, azpimarratu digu idatzi digun pertsonaren helbidea ezabatzea komeni dela, honela pribatutasuna mantentzen da.
Gaur egun entzuten diren gauzekin ez naiz batere fio, koadernoan gorriz azpimarratu behar dut hau.
Etxera iritsi bezain azkar, Peruri deituko diot Londresera, helbideak eskatu behar dizkiet, beraiekin mezu bidez hitz egiteko desiatzen nago eta nire bilobak nola hazten diren ikusteko.
Proba gaindituta, ikastaroko lehen zatia amaitu dugu. Bihartik aurrera bi aste hauetan ikasitakoa praktikan jartzea falta da.
Joneren laguntzarekin honaino iritsi naiz baina, gai izango al naiz bakarrik egiteko? Ziur baietz.
Eta zuk, mezu elektronikoak bidaltzen ba al dakizu? Ez badakizu gerturatu zaitez eta ikasi KZgunean posta elektronikoa erabiltzen oinarrizko internet ikastaroan
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

Sar ezazu zure iruzkina