Ezagutzen al duzu norbait sarean dagoen publizitatea ikustera ohituta dagoena? Publizitatea ezabatzeko bi era ezagutu nahiko zenituzke?
Gaurko sarreran Kzguneak iragarki leihoak edo “pop-ups” ezabatzen lagunduko dizu.
Interneten publizitatea ezabatzeko bi era
Pop-ups bezala ezagunak diren iragarki leihoak sarri erabiltzen dira iragarkiak azaltzeko sarean. Arrazoi zehatzik gabe azal litezke nabegatzen ari zarenean. Hala ere, gerta liteke Adware izeneko programak instalatu dituzulako.
Doako programa batzuk deskargatzen ditugunean sarritan Adwares instaltzen dira.
- Blokeatu leiho bereziak publizitatea ezabatzeko
Antipop-ups teknologia erabiltzen dute nabegatzaile guztiek, eta ez dira nahikoak leihoak blokeatzeko. Hau horrela da webguneetako publizitatea ez delako pop-ups eran soilik aurkitzen.
Adblock Plus, aplikazioarekin iragarki gogaikarriak blokeatzeko aukera ematen digu sarritan pantailetan azaltzen direnak. Gogoz kontra agertzen ez den publizitatea webgunean agertzen jarraituko du.
- Nola ezabatu ‘Adwares’
AdwCleaner programa erabili dezakezu Adwares ordenagailutik ezabatzeko.
Programa honekin gogoko ez ditugun aplikazio gehienak ezabatuko ditugu. Nabegatzaileen konfigurazioa aldatzen dituzte gainera.
Adibide gisa gure baimenik gabe instalatzen diren tresna barrak ditugu. Doan eskuratu dezakezu eta ejekutatu klik bikotza eginaz programaren ikonoan.
AdwCleaner eguneraketa bat egin eta Adwares ezabatuko du eta beste gogoko ez ditugun programak ere bai.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina