Iritsi da eguna internet Kzgunea ikastaroko praktikekin hasteko. Apunteak alde batetik eta pazientzia zaku haundi bat bestetik. Lanean hasteko garaia da! 5 egun geratzen zaizkit oinarrizko internet ikastaroa amaitzeko.
Egun hautan ikasitakoa praktikatzeko ariketa batzuk egingo ditut Kzgunean. Bakarrik egiten saiatuko naizen arren Joneren laguntza izango dut trabatzen naizen uneetan.
Begira nola jardungo den Kontxi Kzgunea internet kurtsoan ikasitakoarekin, ondoren berak bakarrik egin ahal izateko
Gutako bakoitza interneteko Kzguneako ikastaroko ariketak bakarrik egiten saiatu behar gara, ea ez diodan lata handiegirik ematen Joneri.
Lehenengo ariketa karpetak errepasatzeko da. Karpetak gora eta behera, nahaste borraste ederra egin dut, baina ariketa amaitzea lortu dut. Ez al da errazagoa liburu dendara joan, bat erosi eta kajoian sartzea.
Ondoren teklatuarekin jardun gara, gaurko idazlana tarta errezeta bat. Idazteko naizen makalarekin tarta egiteko sagarrak pasako zaizkit.
Pixkana pixkanaka errezeta osoa idatzi dut, sagarrak ez dira iritsi kadukatzera, hori bai, hatzamarretako min ederra daukat, ohitura falta ederra daukat.
Interneten honako hauetaz informatu gara:
- Gaurko eguraldiaz.
- Herriko azken berrietaz.
- Zein da guardiako farmazia?
- Madrilera doan autobus zerbitzuko ordutegia
- Hotelen salneurria
- Madrilen zer ikusi
Zer nolako gauzak aurki litezken San Googlerekin.
Kontzertu bat ere bilatu behar dugu. Hilaren amaieran Victoria Eugenian Benito Lertxundik jotzen du:
– Jone, hemen ba al da aukerarik sarrerak erosteko?
– Bai, ikusten duzu nola agertzen den erosketako karroa? Hor klikatuta aukera emango dizu.
– Baina segurua al da internetez erostea?
– Bai, baina gauza batzuetan erreparatu behar da erosterako garaian. Erosketa eta ordainketa seguruak egiteko ikastaroak egiteko aukera duzu eta honela gauza gehiago azalduko dizkizut.
– Oso interesgarria iruditzen ziat. Izena nola eman dezaket?
– Ikastaroaren itxarote zerrenda izena eman dezakezu Kzgunea web guneko gune pertsonalaren bitartez, zure erabiltzaile eta pasahitzarekin.
Gaur praktiketako bostgarren eta azken egunean Kzguneako posta elektronikoa erabiliko dut. Ez daukat gogoan ezta nola sartu ere. Beste behin Joneri deituko diot. Bihartik aurrera atseden ederra hartu behar du ikastaroa bukatuta.
Kzguneako web gunean postarako sarbidea botoia sakatu. Helbidea idatzi, pasahitza eta saioa hasi. Hori daukat idatzita, bagoaz, ea zer lortzen dudan. Ezin dut sinetsi! Lehenengoan atera zait!
Mezuak bidali, irakurri, fitxategiak erantsi… a ze lanak, eta honelako batean… Sorpresa! Semearen mezu bat. Biloben bi argazki bidali dizkit:
– Jone, ikusi nire bilobak zein haundiak dauden. Traste zahar hau erabiltzen erakutsi ez bazenit hurrengo bixitan ez nituen nire bilobak ezagutu ere egingo, asko hazita egongo ziren eta! Benetan eh, eskerrik asko.
– Ez da ezer Kontxi, nire lana da. Asko pozten naiz egun hauetan asko ikasi izanaz.
– Jone, ba al dituzue apunteak edo ariketak? – galdetu dio Arantxak.
– Bai, informazio guztia eta ariketak moodlen aurkituko dituzue. Webean sartu, ikastaroa aukeratu eta sakatu dokumentazioan. Pausuz pausu erakutsiko dizuet nola sartu proiektorearekin.
Iñakik korreoz jaso dituen argazki batzuk inprimatzen lagunduko al dion galdetu dio. Jonek aipatu dio tutoretza bat egin dezakeela berarekin, bihar arratsalderako geratu dira. Tutoretza horiek uste du oso ondo etorriko zaizkigula zalantza txiki horiek argitzeko.
Jonek ikastaro eskaintza entregatu digu, hurrengo mailan ofimatika eta sare sozialak ditugula aipatu digu. Gune pertsonalean sartzen naizenean erosketa seguruak eta ofirmatikako ikastaroan itxarote zerrendan emango dut izena. Pena handia eman dit ikastaroa amaitu izana, hala ere, Kzgunean ikastaroak egiten jarraituko dut.
Ikasteko gogoz geratu zara? Gerturatu zaitez Kzgunera eta eman izena!
Hurrengo atalean maila berria hasiko dugu eta zu ezin zara atzean geratu.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

Sar ezazu zure iruzkina