Gaur Kontxi gabe noa KZgunera, Jonerekin geratu naiz tutoria bat egiteko. Posta elektronikoz lagun batek bidali didan argazki bat berbidaltzen lagunduko dit. Korri Iñaki 15:50 dituzu eta berandu iritsiko zara KZgunea tutoria egitera!

Tutorian Jonek inprimatzen erakutsiko dit. Kzgunean tutoriak eskaintzen dituzte IKTen inguruan dituzun dudak argitzeko. Hori bai, zentruko dinamizatzailearekin aurretiko zita bat adostu behar da.

Iñakik KZgunea tutoretza baten bitartez IKTen inguruan dituen zalantzak argituko ditu

Kzgunea tutoretza

Arrotza egiten zait formazioko gelan sartu eta ikaskiderik ez dagoela ikustea. Orain Jonek munduko pazientzia haundiena hartu beharko du nirekin, geroz eta burugogorragoa nahiz eta. Azken ikastarotik ia dena gogoratzen naiz, zein ondo!

Posta elektronikoa ireki eta argazkia duen mezua ireki dut. Nire laguna ere oraintxe hasi da ordenagailua erabiltzen ikasten Kzgunean, arratsaldeko taldean. Ez zaio asko gustatzen goiz jeikitzea. Bizi guztian goiz jeikitzea tokatu omen zaio lanera joateko eta nahikoa dela.

Egunero mezu bat bidaltzen digu eta askotan argazkiren batekin gainera. Iada ez dakit zenbat argazki ditudan korreoan. Ezta korreoseko langileek ez dituzte hainbeste gutun bidaltzen egunean.

Jonek nola egin azaldu berri dit eta benetan erraza da, mezuak berbidaltzeko botoi bat dago. Botoia sakatu dut, argazkia bidali behar diodan pertsonaren posta elektronikoko helbidea idatzi dut eta egina. Oso erraza da!!!

Nire emazteari berbidaliko diot bidali zidan beste argazki bat, oso polita da, nire emaztea eta ni agertzen gara gaztetan.

Beste argazkia beste egun batean saiatuko naiz ni bakarrik berbidaltzen. Jonek horren ondo azaldu dizkit eman beharreko pausuak dena kontrolatuta dudala. Gainera hartu ditudan apunteekin ez daukat galtzerik. Garrantzitsua da azaltzen duena apuntatzea, honela galtzen banaiz ere apunteei begiradatxo bat eman eta listo.

Teknologien mundu honek berandu samar harrapatu gaitu baina piskana bagoaz martxa hartzen. Noski baietz!

Orain gustura nagoela ez dut pentsatzen gelditzea. Kontxirekin batera izena eman dut iada hurrengo ikastaroan.

IKT munduarekin zalantzaren bat baduzu, gertura zaitez KZgunera eta galdetu KZgunea tutorien inguruan. Ez zaitez zalantzarekin geratu!

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

______________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: