Lehengo egunean azkenean ausartu nintzen azken generazioko mugikor berri bat erosten. Nire semeak smartphone esaten dela esaten dit, nik berriz inglesa ez dakidala eta nahi dudan moduan esango dudala.

Harira Kontxi, gauzak gehiegi nahastu gabe. Telefonoan whatsapa eduki ahal izateko semeak, hemen bizi denak, Gmaileko helbide elektroniko bat sortu dit. Jonek komentatu zigun kontaktuko datu berriren bat izanez gero datuak berritzeko KZgunea gune pertsonalean.

Ezagutu Kontxik nola eguneratzen dituen kontaktuko datuak gune pertsonalean Kzguneako web orriaren bitartez

gune pertsonalean

Kzgunera joan naiz internet nabigatu ahal izateko, momentuz etxean ez dut ordenagailurik eta. Erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu naiz, Kzguneako web gunean naiz iada. Orain pausuz pausu datu pertsonalen atalera iritsi beharko dut.

Lehenengo, KZguneako gune pertsonala aukeratu dut. Pantailan erabiltzailea eta pasahitza jartzeko bi laukitxoak agertu zaizkit. Azkenean ikasi ditut memoriz, ederki kosta zait, maiuskula eta minuskula tartean galtzen nintzen beti!

Orain, aldatu datu pertsoanalak atalean sartu behar dut, eskuetan lapitza duen panpinak pista ederra eman dit. Helbide elektronikoko laukitxoa non dagoen begiratuko dut. Nire helbide berria idatziko dut, marikontxigmal.com. Ara Kontxi! @ idaztea ahaztu zait, Jonek behin eta berriz errepikatu izan digu arroba gabeko helbiderik ez dela existitzen. Zuzenduta!

Begira nagoenez begiradatxo bat botako diet beste datu guztiei, telefono zenbakia zuzena da. Beheraino jeitsi ondoren, onartu.

Zein erreza den hau, bost minutu ere ez ditut eta pasa datuak berritzen. Hemendik aurrera bidaltzen didaten edozein komunikatu posta elektronikoak jasoko dut. Kzguneako berrikuntza guztien inguruan ondo informatuta egongo naiz.

Gainera mugikorrean jasoko ditut, nahiz eta smartphone/tablet ikastaroan izena eman beharko dudan. Gaiaren inguruan ea gehiago ikasten dudan, deitu, whatsapa bidali eta korreoa begiratzen bakarrik bai dakit. Eta nire ilobek berriz gauza pilo bat egiten dituzte telefonoarekin.

Orain ez daukat denborarik pasahitza aldatzeko eta ikastaroen itxarote zerrenda begiratzeko, beste egun batean denbora gehiagorekin etorriko naiz eta begirada bat botako diot gune pertsonaleko atalei, gainontzeko tramiteak egin ahal izateko.

Gogoratu ezazu zein garrantzitsua den zure datu pertsonalak eguneratuak izatea Kzgunean berri guztien inguruan informatu ahal izateko.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

______________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: