Aurtengo eguberrietan ez naiz ausartu internet bidez erosketa bat bera ere egiten. Ez dakit hori oso segurua den eta ez dit bat ere konfindatzarik ematen online ordaintzea saltsaileari aurpegia ikusi gabe. KZguneatik igaro beharko naiz Joneri galdetzera ea ikastarorik badagoen erosketak online nola egin edo antzeko zerbaitena. Eguberriak zorionduko dizkiot honela.

KZgunea buletina posta elektronikoan jaso ondoren, ikusi Kontxik zenbat gauza egiten dituen

KZgunea buletina

Nire posta elektronikoan sartu naiz ea familiaren inguruko berririk ba ote dudan, aurten nire semea eta ilobak datozte etxera, a ze ilusioa! Familiko berririk ez dut baina KZguneakoak bai.

Hil honetako Kzgunea boletina iritsi zait. Berri pilo bat agertzen dira, aukera bikaina da albiste guztien berri izatea etxetik mugitu ere egin gabe. Azken albisteak irakurri ditut, KZguneak orain .eus domeinua du!

Badirudi norbaitek nire pentsamenduak irakurri dituela… Ordainketak interneten segurtasunez egiteko ikastaro bat! Ikastaro hau egiteko aukera ez dut galdu nahi, eguberrietako erosketak internet bidez ez ditut egingo baina neguko beherapenak seguru egingo ditudala, beharbada txartelak agian su hartuko dit. Nola gustatzen zaidan erosketen saltsa hau!

Jonek erakutsi zidan izena emateko gune pertsonalaren bitartez egin nezakeela. Korreoa itxi eta Kzguneako web orrian sartuko naiz, Kontxi gogoratu ezazu .eus dela orain. Behin gune pertsonalaren barruan formazioa klikatu dut eta ordainketak interneten segurtasunez aukeratu dut. Orain papera eta boligrafoa agertzen diren ikurra bilatu behar dut, eta azkenik itxarote zerrendan alta eman aukeratu dut.

Bete ditut agertzen diren laukitxo guztiak. Ordutegia? Ordu guztiak libre ditut. Posta elektronikoa eta telefonoa bost bat aldiz errebisatu ditut iada, zuzen daude. Honela edozein unetan abisatu ahalko didate.

Izen emate prozesua behin amaituta, gune pertsonalean ikastaroaren itxarote zerrendan izena emanda dudan begiratuko dut. Ondo egin dudala dirudi, hemen agertzen baita. A zer poza!

Azkenean Joneri posta elektroniko bat bidali beharko diot eguberriak zoriontzeko, KZgunera ez dut joan behar izan, ez ikastaroez galdetzera ezta itxarote zerrendan izena ematera ere. Ahaztu gabe! Zuei ere Zorinak eta Urte Berri On! Opa dizuet.

Ikusi gal dezakezun guztia zure posta elektronikoan KZgunea buletina jasotzen ez baduzu

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

______________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: