IKTetan aurrera egiteko ikastaro bat egitea nahi duzu? Lanak, familiak eta eguneroko beharrek ez dizkizute lagatzen KZgunea-ra etortzen?
Ez kezkatu, gure Moodle KZgunea plataforma aurkezten dizugu, edozein lekutik zure erritmora interesatzen zaizun ikastaroa ikasiko duzu.
Moodle Kzgunea: Ezagutu nolakoak diren KZguneko urrutiko ikastaroak
KZguneak urrutiko ikastaro ezberdin eskaintzen ditu. Ikastaroetako bat aukeratuta izena eman beharko duzu.
Ikastaroa hasten da!
Email bat jasoko duzu kurtsoa hasi baino egun batzuk lehenago, ikastaroko hasiera eta bukaera data adieraziz, ikastarora sartzeko URL-a… Ikastarora sartzeko erabili KZguneko webgunearen goialdean aurkituko duzun “Online formaziorako sarbidea“
Behin zure burua identifikatuta erabiltzaile izen eta pasahitzarekin ikastaroaren edukietara sartzeko aukera izango duzu. Alde batetik, sail teorikoa eduki didaktikoz osatutako atalekin, gaiak ondo ulertzeko ezinbestekoa eta beste alde batetik sail praktikoa, sail teorikoan ikasitakoa praktikan jartzeko ariketekin.
Ikastaroa zure erritmora denbora libre duzunean egin ahalko duzu. Egun batzutan gehiago ikasiz beste batzuetan baino, nahi duzun ordutegiarekin. Ikastaroa 24 orduz eskuragarri duzu. Zuk erabakitzen duzu!
Tutore birtuala izango duzu eskura, ariketak zuzendu eta zure zalantzak argitzen arduratuko da. Tutoreak ariketak zuzenduta eta bere iradokizunak bidaliko dizkizu ikastaroan aurrera egin dezazun.
Teoria eta praktikaz gain, Foroak erabiltzeko aukera izango dituzu. Bertan zure iritzia eta zalantzak partekatu ahalko dituzu zure ikaskideeikin, eta hauek zurekin ere. Zure iritziak hausnarketa gisara ere plazaratzeko aukera izango dituzu. Etxetik mugitu gabe zu bezala ikastaroa egiten ari direnekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.
Ez eman buelta gehiagorik eta Moodle KZgunea plataforma bidez hasi gura duzun ikastaroa egiten.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Mami didaktiko oso interesgarria.