Osakidetzaren web orriak medikuarekin aurretiko zita bat eskatzeko aukera eskaintzen du. Denboraz nabilenez orrian agertzen den informazio gehiago irakurtzen aritu naiz.

Pantailaren erdialdean aukera hau agertu zait, Osakidetzaren Osasun-Karpeta, une horretan zer ote den jakinmina sortu zait. Ondo irakurri ostean benetan oso interesgarria den atala dela esan dezaket, zure informazio pertsonala kontsultatu dezakezu: zure botikak egiaztatu, medikuaren hurrengo zitak ikusi eta abar.

Osakidetzaren osasun karpetan sartzeko itsasontzi jokoa erabiltzeko aukera ematen dizu. KZgunean nagoenez Joneri eskatu diot zertan datzan azaltzeko.

Kontxik itsasontzi jokoa lortzeko zein pausu jarraitu behar diren ezagutu ditu

itsasontzi jokoa KZgunea

Itsasontzi jokoa herritarrentzako den sinadura elektroniko bat dela dio, itsasontzi jokoa pasahitz batekin konbinatzen dituena. Hau da, 16 karaktere alfabetiko eta bakoitzaren zenbakizkoak eta ondoren pasahitz bat. Horregatik web orrian hizki batzuk agertzen dira karratu batzuekin, bertan dagozkien zenbakiak ipintzeko.

Interesatzen bazait nire itsasontzi jokoa KZgunean bertan eskatu dezakedala azaldu dit. Nik ezetzik esaten ez dakidanez eta gauza oso baliagarri iruditu zaidanez, tramitea momentua egitea erabaki dut.

Nire NANarekin, erabilgarri daukadanez, hori bai, oso denbora gutxirako hemendik bi hilabetetara iraungiko zait, aurretik zita online eskatu beharko dut. Oharra idatzi beharko dut beste egun batean egiteko bestela data pasako zait. Ahaztu gabe. Jonek beharrezko datuak ordenagailuan sartu ditu.

Ondoren, berak sinadura elektroniko aurreratuko igorpenerako eskaera orria inprimatu du. Ontziak ondoratu edo “hundir la flota”ko orria sinatu dut, orain ere izena aldatzen ari naiz, a ze artista ni izenak aldatzen, bere izen ofiziala itsasontzi jokoa da.

  • Ia ba Kontxi, listo. Hemendik gutxira posta elektronikoz mezu bat jasoko duzu erreferentzia eta itsasontzi jokoarekin, gogoratu letra eta zenbakiz osatutako taula dela. SMS bidez pasahitza jasoko duzu ere.
  • Ikusi Jone! Deana jaso dut, bai azkar!

Nola erabili itsasontzi jokoa azalpen bideoa.

Jaso dudan PINa aldatzeko aukera dut Izenperen web gunean. Nik oraintxe aldatuko dut, bidali didatena gogoratzeko oso zaila da eta jakinda zein burugogorra naizen berehala ahaztuko zait. Gogoratzeko erraza den batengatik aldatuko dut.

Behin dena martxan jarrita Osakidetzaren osasun karpetan sartu naiz. Eskatzen zizkidan datu guztiak sartu eta ara hor! Nire karpetaren barruan naiz iada. A ze sekretu pila egongo diren hemen barruan… kar, kar, kar!

Nire semeari esan behar diot berea eskatzeko. Ez dut uste gaiaren inguruan ezer entzun duenik sekula. Oraingo honetan, behingoagatik bada ere, nik erakutsi behar teknologia berrien inguruko zerbait eta ez berak niri.

Zure Osakidetzako osasun karpetara sarbidea eduki nahi baduzu zatoz KZguneara itsasontzi jokoa eskatzera.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: