KZgunean ikastaroren bat egitea nahi al duzu? KZguneko telezentro baten egitea nahi al duzu edo zure etxetik eroso?

KZgunea-k bere telezentro batean prestakuntza presentziala egiteko aukera eskaintzen dizu edo urrutiko prestakuntza eroso zure etxetik.

Zer alde dago KZguneko prestakuntza mota hauen artean?

Prestakuntza presentziala

KZguneko prestakuntza mota

Betidanik egin dugun prestakuntza mota da. KZgunea telezentroetan eskaintzen diren ikastaroak dira data eta ordu jakin batean. Dinamizatzaile batek ikastaroko azalpenak emango dizkizu. Horretaz gain hainbat ariketa egiteko aukera emango dizkizu kurtsoan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko.

Urrutiko prestakuntza

KZguneko prestakuntza mota

KZgunea telezentro batera joan beharrik ez duzu izango prestakuntza mota hau aukeratzen baduzu. Internet konexioa izan behar duzu egiteko. Ikastaroak hasieta eta bukaera data bat izango du eta eguneko 24 ordutan erabilgarri izango duzu. Zure erritmora egiteko aukera izango duzu ondo datorkizunean. Moodle KZgunea plataformarekin egiten da. Ikastaroko foroen bitartez zure ikaskide eta online tutorearekin zure zalantzak partekatzeko aukera izango duzu.

Hauek dira KZguneko prestakuntza mota hauek dituzten ezberdintasunak:

IKTeetako ikastaroak ez egiteko aitzakiarik ez duzu. Erosoen datozkizun prestakuntza mota aukeratu. Gure kurtso zerrenda kontsultatu eta izena eman!

KZguneko prestakuntza motak

 Prestakuntza presentziala edo urrutikoa?
Zein nahiago duzu?

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: