Lana bilatzen ari zara eta ez dakizu nondik hasi? Internet lana bilatzeko bide on bat da. Pentsa al duzu inoiz zer gaitza izango litzatekeen internet erabili gabe zure gustoko lanpostu bat aurkitzea? Ez izan zalantzarik eta erabili sarea lana bilatzeko.

KZguneak lana biltzeko webgunerik hoberenak aurkezten dizkizu.

Ezagutu interneten lana biltzeko era eraginkorrak

lana bilatzeko kzgunea

 

Lanbide

Lanbide Eusko Jaurlaritzako Euskal Enplegu zerbitzua da. Lan eskaintzak, oposaketetako informazioa, lana bilatzeko tresnak, prestakuntza informazioa eta abar aurkituko duzu bertan.

Zure Curriculuma erregistratzeko Lanbide zentro batetara gerturatu beharko zara eta jarraian zure interesekoak diren lan eskaintzetan izena eman ahalko duzu webgunearen bitartez.

Infojobs

Lana bilatzeko webgune oso erabiligarria. Izena eman gabe lan eskaintzak bilatzeko aukera ematen dizu, hala ere, lan eskaintzetan izena emateko erregistratuta egon beharko zara eta Curriculuma igota. Lan eskaintzak zure emailean jasotzeko alerta zerbitzua eskaintzen dizu.

Infoempleo

Lana bilatzeko beste erreferentziazko webgunea. Interesatzen zaizkizun lan eskaintzetan izena emateko erregistratu egin beharko zara. Lana bilatzeko aholkuak eskaintzen dituen blog bat dauka.

Primerempleo

Lehen lanbidera zuzendutako lan boltsa da, ikasketak amaitu ostean interesgarriak izan daitezkeen bekak eta praktikak.

Linkedin

Ez da lana bilatzeko webgunea . Networking (lan munduan harreman onak lortzeko) sare soziala da. Zure lan ezaugarrien berri emateko eta enpresekin harremanetan jartzeko oso egokia da.

Aukera asko dituzu beraz lana bilatzeko eta KZgunean lana bilatzen laguntzen dizugu ikastaro hauekin:

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: