KZgunea buletina erabili gurean gertatzen denaz informatuta egoteko. Izena eman eta zure posta elektronikoan jasoko duzu hilero.
KZgunea buletinean azken berrikuntzak, ekintzak, ikastaroak eta abar batzen dira hilero. Gure webgunea bisitatzeko denborarik ez baduzu, edo informazio guztia era laburtuan eskuratu nahi baduzu, gure buletina oso interesgarria irudituko zaizulakoan gaude.
KZgunea buletina: Gurean zer gertatzen den jakitea nahi duzu?

Sail ezberdinetan aurkituko duzu informazioa gure KZgunea buletinean:
- KZgunea berrikuntzak, azken gertakariak azaltzen dira atal honetan.
- KZgunea albisteak, gure gaurkotasuna ezagutu eta baita beste elkarte eta erakundeekin burutzen ditugun kolaborazioak ere.
- Formazio Presentziala, antolatuta dauden hurrengo ikastaro presentzialen berri izan eta izena eman dezakezu.
- Urrutiko formazioa, egin ditzazkezun kurtsoen berri izan, gogoratu etxetik eroso egin ditzazkezula.
- KZgunea Bloga Gure KZblog blogean, IKTeen alorreko azken berriak jaso.
Urrats gutxi batzuk eman eta gure KZgunea buletina jasotzen hasiko zara zure emailean (KZguneko erabiltzailea izan behar zara: Nola eman dezaket izena KZgunea-n?)
- Sartu KZguneko Gune Pertsonalera.
- Aukeratu “Aldatu datu pertsonalak”.

- Egiaztatu zure datu pertsonalak zuzenak diren edo ez, okerrak badira zuzendu, bereziki emaila.
- EZ aukeratu behekaldean aurkituko duzun koadrotxoa “Marka ezazu aukera hau KZgunea-ri buruzko sustapen-informazioa jaso nahi ez baduzu.”

- Eta kitto! KZgunea buletina hilero zure posta elektronikoan jasotzen hasiko zara.
Gogoan izan zure emaila eta datu pertsonalak eguneratuta izateaz KZgunea buletina jasotzeko!
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina