Jende askorentzat erraz egin daitezkeen lanak lagun elbarrituentzat korapilatsuak izaten dira.

Arrazoi honengatik aplikazioen garatzaileek lagun talde honetan arreta jarri dute, horrela, hauen bizimodua hobetzen ahalegintzen dira aplikazioak beraien egorara egokituz.

KZgunea-k 7 aplikazio aurkezten dizkizu.

Ezagutu elbarrituen bizitza hobetzeko aplikazioak

elbarrituen bizitza hobetzeko KZgunea

Teknologia berrikuntzek elbarrituen bizitzak hobetzen laguntzen dute,  aplikazioek lagun hauen trebetasun kognitibo, intelektuak eta pertsonalak hobetzen dituzte.

KZBlog-ean ezagutu ditzazun nahi dugu:

TapTapSee

elbarrituen bizitza hobetzeko TapTapSee KZgunea

Itsuek edo ikusmen arazoak duztenek aplikazio honekin aurrean duten gauzak ezagutuko dituzte. 

Google Play erabilgarri

TalkBack

elbarrituen bizitza hobetzeko TalkBack KZgunea

Aplikazio honek itsuak edo ikusmen arazoak dituztenak beraien gailua erabiltzen lagunduko diete. Ahozko erantzunen bitartez edo gailuaren dardararekin lortuko dute erabiltzea.

Aplikazioa piztuta dagoenean hiz egiten du eta aukeratuta dauden gauzak azaltzen ditu.

Google Play erabilgarri

BrailleBack

elbarrituen bizitza hobetzeko BrailleBack KZgunea

Braile gailuak erabiltzen laguntzen die itsuei.

TalkBack aplikazioarekin batera erabiltzen da ahots eta braile sistemadun zerbitzu bat eskaintzeko.

Google Play erabilgarri

DILO

elbarrituen bizitza hobetzeko DiLO KZgunea

Ahoz komunikatzeko arazoak dituztenei komunikatzen laguntzen dien aplikazioa. 

Sentzuzko esaldiak egiten laguntzen die eta ondoren beraien gailu mugikorretik entzuteko aukera emango die. Baita ere esaldiak SMS edo email bidez bidaltzeko aukera emango die.

Google Play erabilgarri

AMPDA

elbarrituen bizitza hobetzeko AMPDA KZgunea

Entzumen arazoak dituzten lagunentzat egokia da aplikazio hau. Alfabeto daktilologikoa ikasiko dute eta egunero erabiltzen diren hitzak baita ere.

Google Play erabilgarri

E-Mintza

elbarrituen bizitza hobetzeko e-Mintza KZgunea

Orange Fundazioa eta Policlínica Gipuzkoa fundazioaren artean sortutatko egitasmoa. Autismodun edo hitz egiteko edo idazteko arazoak dituzten lagunak eta beste pertsonen arteko komunikazioa erraztea du helburu gisa. Multimedia eta ukimen teknologiaren bitartez dabil.

Google Play erabilgarri

SOY CAPPAZ

elbarrituen bizitza hobetzeko Soy Cappaz KZgunea

Adimen urritasuna duten lagunei bizitza independentea eraman dezaten laguntzen dien tresna da. Batez ere lan arloan eta beraien autonomia hobetzen laguntzen du.

Oinarrizko hiru funtzio du: Egutegia, GPS bitartez aurkitzeko modua, eguneroko eginkizunak, bideoen eta laguntza zerbitzu baten bitartez oso erraz laguntza emango duen pertsonarekin harremanetan jartzeko aukera.

Google Play erabilgarri

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: