Uda iristear dagoenez kanpineko egonaldi luzeengatik eta hondartzagatik, astirik ez dut izaten Jonerengana bisitan joateko ezta KZguneako ikastaroren batean izena emateko ere.

Nahiz eta zeregin asko ditudan gaur tartetxo bat atera dut ikastaro batzuen itxarote zerrendan izena emateko, ikasten jarraitu nahi dut eta. Oraingoan online egitera hausartu naiz KZgunera joan ordez.

Nola eman izena KZgunea ikastaroen itxarote zerrendan gune pertsonaletik

KZgunea ikastaroen itxarote zerrendan

KZguneako web orrian sartu nahiz eta gune pertsonaleko atalean klikatu dut, bigarren aldia da sartzen naizela, ea nola moldatzen naizen ni bakarrik gai honetan. Erabiltzailea eta pasahitza sartu ditut eta aurrera! Eskerrak buruz ikasi ditudan azkenean, ederki kostata baina lortu dut.

Orain zein ikastarotan izena eman nahi dudan aukeratu behar dut, prestakuntza atalean sartuta. Lehenengotik hasiko naiz, dena batera egiten saiatzen banaiz seguru ez zaidala ezer ondo aterako. Google Maps aukeratu dut, bidaietarako mapak begiratzen ikastea ondo etorriko zait. Itxaron zerrendako izen ematea aukeratzen dut. Atal guztiak bete ditut, guzti guztiak. Gune pertsonalean aurrekoan nire posta helbidea eguneratu dudanez ez dut berriro sartu beharrik izan. Lan bat gutxiago niretzat.

Informatika lainoan ikastaroarekin gauza bera egin dut, lainoaz hitz egiten hainbestetan entzun dut garaia badudala jakiteko zer dagoen lainoz beteriko zeru horretan; eta Youtuben ere alta eman dut.

Ondoren gune pertsonalean sartu naiz, kontsultatu zure itxarote zerrendak atalean, dena ondo dagoela errebisatzeko eta hiru ikastaroetan izena eman dudala errepasatzeko. Beno, den dena ez zegoen zuzen, ordutegia gaizki ipinia neukan. Eskerrak hau dida batean zuzentzen dela. Arkatzaren gainean klikatu eta aldaketak egin. Harritzen zidan dena lehenengoan ondo egitea laguntzarik gabe…

Dena gorde dut, orain deiaren zain egotea bakarrik falta zait ikastaroko datak eman diezazkidaten. Espero dut esaten dizkidaten datetan oporretan ez egotea…

KZgunea ikastaroen itxarote zerrendan

Zorte ederra izan dut, duela ordu pare bat Jonek deitu dit. Aste gutxi batzuk igaro dira izena eman nuenetik Google Mapseko ikastaroan eta badirudi hilabete amaieran ikastaro bat dagoela. Aste bat bakarrik pasa da itxaron zerrendean izena eman nuela eta idanik deitu dit, zein ondo. Datak ondo datozkit, egun horietan oraindik hemendik ibiliko naiz, kanpinera oraindik ez bainaiz joango.

Kontatuko dizuet nola joan zaidan ikastaroa…

Itxarote zerrendan izena ematen badakizu? Kontxi bezala egin ezazu eta alta eman gustukoen dituzun ikastaroetan.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: