Egunero erabiltzen dugu internet eta era seguruan nabigatzea arduratzen gaituen zerbait da. Batez ere gure datu pribatuak jartzen ditugunean, gure bakunko kontuetara sartzen garenean, online erosketak egiten ditugunean eta abar.
Kasu hauetan tentuz ibili behar gara eta aholku hauek kontutan izan gure informazioa seguru mantentzeko eta gure gailuak arriskutik kanpo.
Interneten seguru nabegatzea posible da aholku hauek jarraituaz
Ezustekoak ekiditeko interneten era egokian nabegatzen ikastea da eta sentzuz ibiltzea lehen ikasgaia da.
KZBlog-etik aholku batzuk eskaintzen dizugu interneten seguru nabegatzeko.
Pasahitz indartsuak eta seguruak erabili
Pasahitz indartsuak erabiltzea aholkatzen da. Hitzez eta zenbakiz osatuta. Karaktere ezberdinekin eta 8 karaktere gutxienekoak. Informazio pertsonala erabiltzea ez da komeni eta noizbehinka aldatzea.
pasahitz seguruak izateko irakurri post hau Pasahitz seguruak nola sortu
Eguneratu sistema eragilea eta aplikazioak
Garrantzitsua da sistema eragilea eguneratua izatea arriskuak ekiditeko. Eguneraketei esker sistemaren eta aplikazioaren segurtasun arazoak konponduko dira.
Aplikazioak webgune ofizialetatik jaitsi
Zenbait aplikazio ahuldurak edo malware motaren bat izan dezakete ordenagailua izorratuz. Horregaitik aplikazioa beti webgune ofizialetatik beti jeitsi.
Antibirus egokia erabili
Zibereraso bat edo bestelako arriskuak ekiditeko ezin bestekoa da antibirus eguneratu bat izatea.
Informazio gehiago behar baduzu egin Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu KZgunea ikastaroa.
Posta elektronikoa igorle ezezaguna
Igorle ezezagun baten mezuetan heltzen diren fitxategiak ez ireki. Ez erabili gure datu pertsonalak zuzentzeko loturarik. Bereziki bankukoak eta administratiboak direnak.
Arduraz erosi Internet bidez
Erosketak egitean webgune seguru bat erabiltzen ari zarela ohartu. Helbide barrako bi ezaugarri kontutan izan:
- Giltzarrapo itxia duen ikonoa.
- https protokoloa (http ordez).
Informazio gehiago nahi baduzu egin ikastaro hau Erosketa seguruak interneten KZgunea ikastaroa
Zureak ez diren wifi sareekin tentuz ibili
Hackerak edo ziberdelinkuenteak errazago atzematen dituzte datuak konexio publikoen bitartez.
Irakurri mesedez Ba ahal dakizu nola egin seguruago zure etxeko wifi sarea?
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina