Duela bi egun Kzguneatik igaro nintzen Joneri galdetzeko ea zalantza batzuk argitzeko tutoretza baterako hitzordua noizko eman ziezadakeen eta gaurko eman zidan hitzordua. Gainera, itzuli berria naiz Kzguneatik eta zalantza guztiak argitu dizkit, dena ulertu dut eta gainera albiste berri bat eman behar dizuet.
Kzgunean sartu bezain pronto kartel batekin topatu naiz “Zure mugikorrak ezkutatzen duena”. Atentzioa guztiz deitu dit, izan ere zinemako pelikula baten estreinaldikoa ematen zuen. Dakizuen moduan kuxkuxera hutsa naiz eta baita ipurdantzari xamarra eta kartelera gerturatu naiz.
Kartelaren alboan postontzi batekin topatu naiz “Mugikorrak Kongoren alde” “erabiltzen ez duzun mugikorra birziklatu ”. Bertan azaltzen zuen mugikorra postontzian uzteagatik Alboanek, kanpaina bultzatzen duen ONGak, errefuxiatutako eta baztertutako pertsonentzat Hezkuntzan bihurtuko duela.
Behin etxean, Kzgunearen web orrian sartu naiz eta KZgunea Alboanekin elkarlanean ari den kanpainaren albistea topatu dut. Irakurri dudanez ekimenaren asmoa pairatzen ari diren egoeraz, batez ere Kongoko zonaldean, kontzientziatzea da, tresna teknologikoen fabrikaziorako errekurtso naturalak lortzearen ondorioz.
Nire mugikor zaharra kaxoian gorde nuenez, utzitako toki berean jarraitu beharko luke. Kanpaina interesgarria dela deritzot eta laguntzea pentsatzen dut. Mugikorra kajoitik atera eta zuzenean KZguneara noa.
Sartu dut mugikorra postontzian, nire hondar alea jarri dut kanpaina honetan. Ea zorte pixka batekin segituan betetzen den buzoia.
Nire aldetik berriz, gaur arratsaldean, lagunen arteko kafe orduan, ezagutu berri dudana azalduko diet. Nire lagunak ni bezala dira, dena gordetzen duten horietakoa eta zihur beraien mugikor zaharrak etxean dituztela. Ah! Instagramen nire mugikorra postontzian nola sartzen nuen azaltzen duen argazki bat argitaratu dut. Agian publizitatera dedikatu behar dut.
Eta zuk noiz birziklatu behar duzu zure mugikorra? Mugikorra birziklatu Alboanekin elkarlanean.
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
_______________________________________________________________
Blogeko beste sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina