2017aren atean gaude eta KZguneatik zerrenda bat eratu dugu 2016ko app esanguratsuenekin gure esperientzia propioa eta beste irizpide batzuk: app deskargatuenak, hobeen baloratuak… bezalako irizpideak kontuan hartuz.
Zerrendako app guztiak doakoak dira eta jokuak ez daude barneratuta.
TOP 18 APP 2016 KZguneak eratua
1. Whatsapp:
2010ean irten zenetik mezularitzako app deskargatuena eta mundu osoan gehien erabiltzen den appa izaten jarraitzen du. Aurten bi funtzio berri erantsi dizkiote: deiak eta bideodeiak.
2. Facebook
Facebook munduan gehien erabiltzen den Sare Soziala da eta jende gehien konektatzen dena bere apparen bitartez.
3. Instagram
Azken urtean gehien hazi den Sare Soziala. Appak argazkiak eta bideoak elkarbanetzea baimentzen du, eta azken urtean Stories (24 orduz publikatzen diren bideoak) eta zuzeneko bideoen funtzioak erantsi dizkiote.
4. Wallapop
Azoka app batean. Bigarren eskuko produktuak eros ditzakezu edo zureak saldu. Argazki bat atera zure mugikorrarekin, igo eta ipini zure iragarkia.
5. Spotify
Mundu guztiko musika entzuteko app aparta. Bi bertsio ditu, doakoa (entzun edozein artista, album edo playlist modu aleatorioan ) eta premiuma (musika deskargatu konexio gabe entzuteko).
6. Prisma
Aurten sorturiko app honekin eraldatu zure argazkiak arte lan paregabeetan. Filtroak ipini eta zure obrek Munchen, Picassoren, Lichesteinen, Kandinskiren… lanak emango dute.
7. Traductor de Google
8. Amazon
Bilatu produktu guztiak eta prezioak alderatu, eskaerak egin eta ordaindu modu seguruan zure gailutik.
9. Snapchat
Sare Sozial hone bitartez 10 segundura “desargatu” egiten diren argazkiak eta bideoak elkartrukatu ahalko dituzu edo 24 orduren ostean desagertzen diren historiak argitaratu.
10. Boomerang
Lortu argazki segiera bat kiribilean erreproduzituko dena, azken irudira iristen denean atzeruntz egiten du lehen irudira iritsi arte eta berriro hasten da.
11. Waze
Trafiko egoeraz informatuta egon zaitez une oro, istripuak, radarrak, kontrolak… Wazeko erabiltzaileek eratzen duten sareari esker non zuk ere gainontzekoei informatuko ahalko diezun.
12. Quick
Bideo editore honi esker zure galeriako argazki eta bideokin bideo zoragarriak sortuko dituzu. Trantsizioak erantsi, musikaren erritmora sinkronizatu eta pertsonalizatu zure historia testuekin, filtroekin…
13. Drive
Googleren lainoko gordailua. Zure fitxategietara heldu ahalko duzu zure smartphone, tablet edo PCtik. Segurtasun kopia hauei esker zure fitxategiak ez dituzu sekula galduko.
14. Pocket
Hurrengoan internetenen bilatu duzun artikulu interesgarria beranduago irakurri nahi baduzu gorde Pocketen. Automatikoki sinkronizatuko zaizu konexiorik gabe ere irakurri ahal izateko.
15. Netflix
Netflixera izenpetuta bazaude milaka pelikula eta serie ikusi ahalko dituzu edozein unetan zure smartphone edo tabletean appetik.
16. Alpify
Larrialdi une batean botoi gorria sakatzean 112arekin konektatzen da, GPS bitartez kokapena, gure datuak, aurrez appean erantsi ditugun gure mediku arazoak, geratzen den bateria eta larrialdiko kontaktuak bidaliz larrialdi zerbitzura.
17. Dubsmash
Bihur zaitez aktore segundu gutxitan, graba zaitez esaldi ospetsuak eta soinuak doblatzen, bideo dibertigarriak sortuz zure lagunekin elkarbanatzeko.
18. Picsart
Editatu zure argazkiak, kollageak sortu edo marraztu. Moztu, koloreak doitu, filtroak, stickerrak, markoak, testuak erantsi… zure argazkiei eta sortu zure arte lanak.
Zenbat app ezagutzen zenituen edo instalatuak dituzu? Baten bat instalatu behar duzu interesgarri iruditu zaizulako?
Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
_______________________________________________________________
Blogeko beste sarrera interesgarri batzuk:
Sar ezazu zure iruzkina