Software librea erabiltzeari esker maiztasunez bertsio berriak dituzten programa ezberdin mordoa izan ditzakegu eskura, bertsio berri hauek erabiltzaileen esperientziari esker berritzen dira eta honela dohain gure ordenagailuan instalatzea baimentzen digu.

Software libre guztia ez da dohakoa baina bai jarrian azalduko dizkizugunak.

Libreoffice

Ofimatika edo bulegorako programa sorta da eta ofimatika aplikazio sorta ezagunenekin bateragarria da, baita Microsoft Officekin ere.

Programa hauek ditu: testu prozesatzailea (Writer), kalkulu orria (Calc), aurkerpen sortzailea (Impres), datu base gestorea (Base), grafika bektorialen editoretza (Draw) eta formula matematikoen editoretza (Math).

Deskarga esteka

Mozilla Firefox

Mozilla Firefox (Firefox) bezala ezagutua web nabigatzaile azkarra da, urtez urte bere ezaugarriekin asebete diren erabiltzaile kopurua haziz joan da: erlaitz bidezko nabigazioagatik, deskarga gestoreagatik, bere luzapenengatik…

Deskarga esteka

Gimp

Argazki editore libre ospetsuena, Photoshop ospetsuaren ordezkoa. Aragazkiak eskainten dituen herramienta anitzekin eta filtroekin moldatu ahal izango dituzu; begi gorriak kendu, tamaina aldatu, moztu, kapekin argazki muntaiak egin, argazki zaharrak berritu, irudi formatu ezberdinetara eraldatu (jpg, psd, png…).

Deskarga esteka

Mozilla Thunderbird

Posta elektronikoko bezero honekin posta elektronikoko mezuak jaso eta bidali ahalko dituzu. Programa berean kontu ezberdinak kudeatu ahal izango dituzu baita pertsona ezberdinek programa bera erabiltzea ere norberak bere kontuak bananduta edukiz eta norbera bere kontura bakarrik sartuz.

Deskarga esteka

VLC Media Player

Multimedia irakurgailu honek ia edozein bideo formatu irakurtzeko gai da inongo codecsik instalatu beharri gabe. Avi, wmv, divx, mkv, formatuak irakurtzen ditu, erresoluzio normalean, definizio altuan eta baita definizio ultra altuan edo 4Kn.

Deskarga esteka

Calibre

Liburu elektroniko kudeatzaile honek formatu ezberdinetara liburu elektronikoak eraldaltzea baimentzen du (epubetik mobira, docetik epubera, pdftik epubera…) Liburu elektronikoak sail ezberdinetan sailkatu eta katalogatzen laguntzen du: Ixenburua, idazlea, editatzailea…

Deskarga esteka

Banshee

Audio irakurle honi esker zure musika bilduma administratu ahalko duzu, iTunes ordezko bikaina. Irakurketa zerrenda azkarrak sortu, liburutegira edukia erantsi, irratia eta podcastak entzun, zure bildumaren karatulak desgaratu automatikoki… eta gainera zure musika zure iPodarekin sinkronizatu ahalko duzu.

Deskarga esteka

Inkscape

Grafika bektorialak eratzeko programa izarra (bektoriala, irudi baten tamaina handitzean kalitatea ez galtzea da, ez pixelatzea bezala ezagunagoa), Ilustratorren antzekoa. Diagramak, lerroak, grafikak, logotipoak eta ilustrazio konplexuak sortu eta eraldatu ahalko dituzu. Programak erabiltzen duen formatu orokorra SVGa da baina AI, EPS, JPEG, PNG edo TIFF fitxategiak inporta daitezke edo PNGra exportatu.

Deskarga esteka

Blender 3D

3Dko diseinu programa, animazio luzemetrailak eta hiru dimentsiodun grafikak eratu, eraldatuz, argiztatuz edo figurak animatuz. Bideojokoak ere garatu daitezke. Ezaugarri aurreratuak ditu, menu ezberdinen kokapen pertsonalizatua eta kameren bistak adibidez.

Deskarga esteka

software-librea

Kzgunean zerrenda honetako bi ikastaro erabiltzen ikas dezakezu, Ofimatika tresnak – Libreoffice y Argazki ukitua Gimpekin bai aurrez aurreko formakuntza moduan eta baita urrunekoan ere. Zihur interesgarria direla deritzozula.

Zerrenda honetako software libreren bat ezagutzen zenuen?

Software librerik erabiltzen duzu edo erabiltzea gustatuko litzaizuke?

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: