Oraindik harrituta nago nire semeak nola ordaindu zituen lehengo egunean erosketak. Jaunak ez zuen ezta diru-zorroa atera eta txartela are gutxiago. Ez zen ordaindu gabe atera eh, zihur hori pentsatzen ari zaretela eta. Mugikorra eta datafonora gerturatzearekin soilik ordaindu zituen erosketak.

Interneten ikertzen hasi nintzen sistemaz baina ezer ez nuenez ulertzen KZguneako formakuntza atalean sartu nintzen eta ea gai honen inguruko ikastarorik ba ote zegoen begiratzen hasi nintzen. Eta nire harridurarako, ara! Zure diru-zorroa smartphonean  hitzaldia. Hori zen bila ari nintzena, smartphonea diru-zorro bezala erabiltzeko aukera.

Betiko moduan itxarote zerrendan eman nuen izena, ea deitzen didaten hitzaldira joateko. Bai, hori da, oraingoan ez da ikastaro bat baizik eta smartphonearen erabileraren hitzaldi bat, mugikorrarekin egin daitezken tramiteak ezagutzeko: ordainketak, hegazkin eta trenaren txartelak, ekitaldien sarrerak…

Kontxirekin batera ezagutu smartphonea diru-zorro bezala nola erabil daitekeen

Gaur izan naiz hitzaldian, talde polita geunden gelan, dena smartphonearekin eskuan. Nik beti bezala nire koadernotxoa eraman dut, Jonek hitzaldiak irauten dituen bi orduetan zehar azaltzen dituen bitxikeria guztiak idazteko.

Jonek smartphonean gure txartel guztiak izateak izan ditzakeen abantailak azalduz hasi zaigu. Kreditu txartelak, fideltasun txartelak, treneko txartelak edo zineko sarrerak edukitzea baimentzen du. Gauza bakoitzak bere appa instalatua izatea behar du, hau asmakizun bat da.

Iada konturatua nintzen jende askok ez duela txartela datafonoaren zirrikituan sartu behar baizik eta txartela gailura gertura soilik; ContacLess teknologia izena du. A zer nolako hiztegia, azken aldian ez nituen hitz arraroak idazten nire hiztegian baina berriz ere hazten hasi da.

Iada jakin dut nola funtzionatu zion mugikorrak nire semeari erosketak ordaintzerakoan. NFC teknologiari esker, berriz ere hazi da nire hitz arraroen hiztegia. Badirudi nire mugikorrak ere baduela eta nik ez neukan horren berririk. Ikasi dut nola aktibatzen den aukera hau. Orain honekin nola ordaindu daitekeen jakitea bakarrik falta zait.

Gaur egunean ia banku guztiek eskaintzen dute smartphonearekin ordaintzeko zerbitzua beraien appei esker. Batzuk ezagutu ditugu, bideo batzuk ikusi ditugu zerbitzu hauek nola funtzionatzen duten ikusteko.

Ikusi dugun beste gauza bat, asko gustatu zaidana gainera, fideltasun txartel guztiak app baten bitartez denak elkartzea da. Nire diru-zorroa oraintxe bertan lehertzeko zorian dago hainbeste bazkide txartelekin, travel cluba, gasolindegikoa, supermerkatukoa, lurrundegikoa, kirol dendakoa… Baten batzuk gainetik kentzea baditut ni gustura, boltsan eramaten dudan pisuarekin arma jaurtigailu bezala erabil daiteke eta.

Beste asmakizun on bat, PassWallet. App berean txartel guztiak gordeta izateko: hegazkin, tren, sarrerak… bidai bakoitzean berrogei mila paper eraman beharrik gabe. Azken bidaian hegazkinera sartzeko jende asko ikusi nuen mugikorra erabiltzen. App hau edo antzerakoren bat erabiltzen ariko ziren. Hurrengo bidaian txartela smartphonean eramango dut, KZgunean hasi nintzenetik naizen amona moderna bezala.

Badut bai nik lana app guzti hauek instalatzen, fideltasun txartelak antolatzen, kreditu txartela atxikitzen, treneko txartelak PassWalleten sartzen, egun gutxi barru Gaudi bisitatzera noa eta Bartzelonara 😉

Buelta arte!

Dena diru-zorroan eramatez ahaztu nahi duzu eta zure Smartphonea erabili soilik diru-zorro bezala?Gerturatu Kzguneara eta eman izena  Zure diru-zorroa Smartphonean hitzaldian.