Lehengo egunean erraina etorri zitzaidan bisitan. Oposaketa batzuetara aurkeztu ahal izateko IT Txartela atera behar dituela komentatu diote. KZguneara, informatitako ikastaroak egitera asko joaten naizela dakienez, hortxe josi ninduen IT Txartela-ren inguruko galderez arratsalde osoan. Gai hauetan hain iaioa banintz bezala. Hone batez zertxobait zorrotz ipini nintzen eta honela esan nion: Karmele, goazen KZguneara,Jone, nire irakaslea aurkeztuko dizut eta berak azaldu diezazula hobeto.

Urbil zaitez Kontxi eta Karmelerekin batera KZguneara IT Txartelaren inguruan informatzera

Eta hortxe joan ginen biok KZguneara Jonek IT Txartelak zer ziren azaltzeko. Badirudi, informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat dela eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen duela. Azken finean administrazio publikoan -IVAP, Osakidetza, Foru Aldundian- nahiz enpresa pribatuan, informatikako ezagutzak dituzula ziurtatzeko dira.

Joneren azalpenei esker, nire erraina Karmelek IT Txartelaren web gunean izena eman zuen dida batean, arautegia irakurri zuen, proba moduan dagoen demos egin zituen eta IT Txartelan matrikulazioa egiteko tramiteak hasi zituen. Segituan konturatu zen IT Txartela ez dela azterketa bakar bat, baizik eta ziurtagiri anitz daudela: Word, Excel, Acces, PowerPoint… bertsio eta maila ezberdinekin (hau berak azaldu behar izan zidan, nik oraindik ez dut mundu hau guztiz menderatzen).

Aste batzuen ondoren nire errainari, Karmeleri, lagundu nion bere lehenengo IT Txartela azterketara: Word 2010 oinarrizkoa. Bere lehenengo aukeran gainditu zuen – 57 erantzun zuzen eta 13 akats soilik eginda-, beraz, bere ziurtagiri ofiziala Metapostako buzoian jasoko du, bertatik deskartu, imprimatu eta aurkeztu ahalko du. Hurrengo egunetarako beste proba batean aurkeztu da. Eta noski! laguntzeko eskatu dit, zorte ona ematen omen diot eta. Hau da hau panorama nerea. Zenbat gauza egin beharra dauden semeengatik, bilobengatik eta errainengatik!!

Eta zu? Oraindik zure informatika ezagutzak egiaztatzeko dituzu? Sartu IT Txarteleko web gunean, izena eman eta matrikula zaitez agertzen diren probaren batean zure ziurtagaria lortzeko!