WhatsApp, mezuak bidaltzeko gehien erabiltzen den aplikazioetako bat da. Bere bidez mezu, argazki, bideo… kantitate handiak bidali eta jasotzen ditugu eta inori ez zaio gustatzen informazio hau galtzea mugikorrez aldatu edo edozein arrazoigatik mugikorreko datuak berrezartzen ditugunean. Baina… nola egin nezake WhatsAppeko mezuak berreskuratzeko?
“Ikasi Whatsapp, Telegram eta Line erabiltzen KZgunearen
BAPATEKO MEZULARITZA ZURE SMARTPHONEAREN BIDEZ ikastaroarekin”
Lehenago publikaturiko sarreretan hitz egin dugu segurtasun kopiak egitearen garrantziaz eta hemengo honetan WhatsAppen segurtasun kopiak nola egin eta hauek nola konfiguratzen diren ikasiko dugu.
KZguneatik WhatsAppen daukazun informazioaren galera nola eragotzi dezakezun azalduko dizugu modu azkar eta erraz batean: :
Nola ekidin Whatsapeko txatak galtzea
Whatsapp segurtasun kopiak modu automatikoan egiteaz arduratzen da gero elkarrizketa hauek berreskuratu ahal izateko. Segurtasun kopia hauek modu egokian egiten ari direla begiratzeko Whatsappeko ajusteetan sartu beharko dugu. Behin barnean gaudela, honako atal hauek ikuskatuko ditugu:
WhatsAppek elkarrizketa, argazki eta bideoen segurtasun kopia bat egiten du. Bi modu ditu hau egiteko:
- Lokalki, gaueko 2:00ak inguruan egiten du automatikoki eta segurtasun kopia mugikorrean bertan gordetzen da. Momenturen batean aplikazioa kenduko bagenu, berriz instalatzean elkarrizketak berreskuratzeko aukera izango genuke.
- Lainoan (Driven). Honetarako WhatsAppeko kontuak Google-rekin elkartu behar dira eta honetarako beharrezko diren baimenak eman beharko dira. Smartphonea aldatzen badugu edo daukagunaren datu guztiak borratzen baditugu, informazioa berreskuratu ahalko dugu.
Pantaila honetan bertan egiazta genezake noiz egin den azkeneko segurtasun kopia, eta gainera datuak gordetzeko «Gorde» botoia ere topatuko dugu, kopia manuala egiteko. Gainera Driven datuak zein maiztasunekin gordeko diren konfiguratu genezake: inoiz ez, Soilik «Gorde» ikutzean, Egunero, Astero edo Hilabetero.
Mugikor berri batean edo dagoeneko badaukagun batean, datuak ezabatu ondoren, Whatsappeko elkarrizketak berreskuratzeko, Gmaileko kontua erabili beharko dugu. Whatsapp aplikazioa jeitsi ondoren, eta gure mugikorraren zenbakia erregistratzen dugunean, aplikazioak ea lehenago egindako kopiaren bat badagoen egiaztatuko du. Erantzuna baiezkoa bada, ea elkarrizketa hauek berreskuratu nahi ote ditugun galdetuko digu.