KZgunean 16 urte daramatzagu pertsona bakoitzaren maila teknologikoari eta ordutegiari egokitzen diren ikastaroen zerrenda zabala eskeintzen. Teknologi berriek aurrera egiten duten bezala, KZgunean ere gure formakuntza katalogoa etengabe berritzen, egokitzen, handitzen eta eguneratzen dugu.
Ikastaro berriak KZgunean
“Zeren zai zaude? Gure formakuntza katalogoa
kontsultatu eta eman izena gure ikastaroetan”

Eta hori da hain zuzen gaurko postean landuko dugun gaia, KZguneako formakuntza katalogora gehitu diren ikastaro berriak.
Jarraian, formakuntza katalogora erantsi diren azken ikastaroen zerrenda ikusi dezakezu:
Pocket. Internetetik interesatzen zaizun guztia gorde eta beranduago irakurri
Pocket aplikazioak, web orri baten edukiak gordetzeko aukera eskeintzen du beranduagu eskuragarri izateko. Mugikorra, tableta edota ordenagailua sinkronizatuz gero, informazioa edozein gailutan irakurtzeko aukera izango dugu nahiz eta konexiorik ez izan

“Eman izena Pocket. Internetetik interesatzen
zaizun guztia gorde eta beranduago irakurri ikastaroan”
- Ikastaroaren iraupena: 2 ordu
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
Musika aplikazioak zure gailuetarako
Ikastaro honetan gure smartphone edo tabletean musika entzuteko, abestiak identifikatzeko edo musika erosi eta jaisteko instalatu ditzakegun aplikaziotan ipiniko dugu ardatza.

- Ikastaroaren iraupena: 2 ordu
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
Google Aplikazioak zure gailuetarako
Ikastaro honetan Google aplikazio garrantzitsuenak gure gailuetan erabiltzen ikasiko ditugu: Gmail, Maps, Argazkiak, Drive eta Keep.

“Eman izena Google Aplikazioak
zure gailuetarako ikastaroan”
- Ikastaroaren iraupena: 10 ordu
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
Instagram:
Instagram, mugikorrak diren gailuentzat bereziki, samartphoneentzako eta tabletentzako, diseinatutako sare soziala da. Sare sozial honen bitartez, gailuarekin hartutako zure bizitzako edozein une partekatu ahal izango duzu argazki eta bideo formatuan.

“Eman izena Instagram ikastaroan”
- Ikastaroarean iraupena: 4 ordu
- Modalitatea: aurrez aurrekoa
Zure Smartphone-a prest izan
Hitzaldi honetan, gure mugikorra lehenengo egunean bezain ondo jarraitzeko, gailu mugikorraren kudeaketa eta zainketa egokia egiteko burutu beharreko zenbait aholku eta ekintzekin azaltzen dira.

“Eman izena Zure Smartphone-a prest izan
ikastaroan”
- Ikastaroaren iraupena: 2 ordu
- Modalitatea: hitzaldia
Sar ezazu zure iruzkina