Maiz gertatzen zaigu ordenagailu ezezagun batekin lan egin behar dugula, eta guretzako egokiak ez diren hanbiat aplikazio edo gure artxiboen formatuekin bateragarriak ez diren programak ditugula. Aurrekosarrera baten Google Docs-en erabilgarritasunaz hitz egin genuen (Google Docs: Ofimatika aplikazioak lainoan), baina… Interneten sartzeko konexiorik ez badaukagu? Gaur, aplikazio eramangarriei buruz hitz egingo dugu, zer diren eta non aurkitu daitezkeen.

Aplikazio eramangarriak

Aplikazio eramangarriak ez dute zertan ordenagailu batetan instalatuta egon behar erabili ahal izateko, programa deskargatu beharko dugu soilik eta pendribe batean sartuta edonora eraman ahal izango ditugu.

Aplikazio eramangarrien abantailak:

  1. Berehalakotasuna: Ez dugu itxaron behar aplikazioa ordenagailuan instalatu harte erabili ahal izateko.

  2. Segurtasuna: Aplikazio eramangarriekin ez dugu ordenagailuan inolako aztarnarik uzten.

  3. Arintasuna: Ordenagailua gainezka edukiz gero eta gauza gahiago ezin badugu sartu, ez arduratu, aplikazio eramangarriak pendribe batetik erabili ditzakegu.

  4. Eramangarritasuna: pendribe batean gorde eta bertatik erabili daitezkenez, edonora eraman ahal ditzakegu behar dugun momentuan erabiltzeko.

Zein aplikazio eramangarri izan ditzakegu beharrezkoak?

Erabiltzaile bakoitzak behar ezberdinak dauzkala kontuan hartu behar dugu. Dena den, erabiltzaile arrunt batek behar ditzakeen hainbat aplikazio zerrendatu ditugu.

  • Libreoffice: Testu prosezadoreen, kalkulu orrien, diapositiba aurkezpenen… oinarrizko erabiltasunak dauzkan ofimatika pakete bat da. Testu formatu gehienekin bateragarria da.

  • GIMP: Potoshopen ordezkoa. Argazkiak ukitzeko aplikazio honen bidez, formatu gehienetako aragazkiak ireki, ukitu, gorde eta esportatu ditzakegu.

  • Firefox edo Chrome: Interneten nabigatzeko aplikazio nagusiak dira, aukeratu zurea.

  • VLC: Multimeda erreproduktorea, abestiak entzuteko, bideoak ikusteko, etb.

  • 7Zip: Konprimatutako artxibo gestorea. Artxibo ezberdinak konprimitu eta deskonprimitzeko erabiltzen da.

  • Skype: Interneten bidezko bideokonferentzi, mezularitza eta ahots deiak egiteko aplikazioa.

Dokumentu edo artxibo bat pendribe batera nola pasa jakiteko, begira ezazu “USB memoria batean artxiboak nola kopiatu” sarrera.

Zure ordenagailuari buruz gauza gehiago ikasi nahi dituzu?

Begira ezazu gure formakuntza katalogoa eta etorri zuregandik gertuen daukazun KZGunera.