Denok ateratzen ditugu argazkiak ia egunero. Asko ditugu eta ez gu ateratakoak soilik, Whatsappetik edo posta elektronikotik bidaltzen dizkigutenak ere. Gainera, askotan ukitu nahi ditugun argazkiak ditugu eta ez dakigu nola edo zer egin. Hau dela eta, gaurkoan KZguneatik dakartzagun sarrera interesgarri aurkituko duzu.
Argazki ukituan hasi nahi duzu? Ez itxaron gehiago, eman izena gure “Argazki ukitua GIMP erabiliz” ikastaroan
Ziur aski GIMP edo Photoshop ukitu programei buruzko albisteak entzun dituzula. Bi aplikazio hauek oso onak dira, baina posible da beste berri batzuk probatu nahi izatea. Gaur Kritari buruz hitz egingo dizugu, marrazketa digitaleko programa berria, doakoa eta multiplataforma, hasiberrientzako naiz profesionalentzako balio duena.
Zer da Krita?
Zertaz hitz egiten dugun ulertzeko, programa hau zer den azaltzen hasiko gara. Krita argazkiak editatzeko eta diseinatzeko tresna ona da. Marrazketa eta ilustrazio digitaleko aplikazio hau guztiz doakoa da eta sistema operatibo guztientzat erabilgarri dago. Bere webgunetik jaitsi ahal izango duzu.
Bere itxura bakunagatik, oso intuitiboa eta erabilerraza erabiltzen da. Krita denetatik du: geruzekin lan egin, irazkiak jarri, pintzel mordo bat erabili eta gehitu, etab. Edozein formatu erabili ahal izango duzu: RAW, PSD, JPG, PNG… eta sortutako artxiboak hainbat formatuetan esportatu ahal izango duzu kalitate ezin hobean.
Gai nagusiak
- Bezeroaren interfazea
Laneko interfazea oso intuitiboa da eta lanean zauden bitartean ez du eragozten. Panelak mugitu eta zure beharretara egokitu daitezke. Teklatuaren lasterbideak aldatu ditzakezu gehien erabiltzen dituzun tresnak jarriz. Interfaze berria gorde dezakezu “Lantoki berri” bat bezala, funtzio paregabea ordenagailua pertsona batek baino gehiago erabiltzen badu.
-
Pintzelaren egonkortzailea
Esku dardartiak? Ez dago arazorik. Krita 3 modu ezberdin dauzka zure marrak leundu eta egonkortzeko. Egonkortzaile bat jarri besterik ez duzu behar. Eta, konponbide hau gustatzen ez bazaizu, Pintzel Dinamiko tresna duzu marra fin eta txukunagoak sortzeko.
-
Popup paleta
Kolore eta pintzel bat hautatu modu azkarrean eta “klik” bakar baten bidez. Kritak popup paleta bat du mihisearen eskuinaldean kokaturik. Paleta honen kanpoko eraztunean erabili dituzun azkeneko koloreak agertuko dira eta barnean paleta guztia nahi duzuna aukeratzeko.
-
Baliabide administratzailea
Kritarekin beste artisten pintzelak, ehundurak eta irazkiak inportatu ahal izango dituzu zure tresnak pertsonalizatzeko. Non lortu ez badakizu, webgunean bertan “Baliabide” atalean lortu ditzakezu.
Sar ezazu zure iruzkina