Denbora errealean azken albisteen berri izatea gustatzen zaizu?
Badakigu egunkari guztiek eta komunikabideek Internetetik klik gutxiekin sar gaitezkeen bertsio digitala dutela. Ziurrenik kontsultatu dituzula hainbat aldi. Hala ere, komunikabide desberdinetan argitaratzen diren berriak irakurtzeko beste modu bat erakutsi nahi dizugu.
Munduan gertatzen denari buruz informatuta egotea gustatzen bazaizu, zure smartphonea edo tableta zure aliatua berriro bihur daiteke. Merkatuak azken berriei buruz informatuko zaituzten berri-app aukera handia eskaintzen dizu.
Beraz, Googletik egunkari digital desberdinak bilatzen joan ordez, berri-aplikazio bat jar dezakezu zure mugikorrean.
Aplikazio hauetako batzuekin informatuta egon nahi duzu? Instalatzerakoan zalantzak baldin badituzu, eman izena KZguneako Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan
Berriak mugikorretik irakurtzeko aplikazioak
Gaur KZgunea zerbitzutik berri app batzuk erakutsi nahi dizkizugu.
-
World Newspapers
Munduko 6000 egunkari baino gehiago eskaintzen dizkizun App-a da. Herrien eta kategorien zehar nabiga dezakezu. Web orriak deskarga ditzakezu offline ikusteko, eta gainera gehiago gustatzen zaizkizun egunkariak jar ditzakezun gogokoen aukera du.
Androiderako erabilgarri
-
News Republic
App honekin mundu guztiko hainbat komunikabide berriak irakurriko dituzu. Politika, ekonomia, kultura, gizarte, kirolak, moda eta askoz gehiagoko nazio eta nazioarteko berriak dituzu eskuragarri. Zure hasiera pertsonaliza dezakezu gehiago gustatzen zaizkizun gaiekin. Gainera, zure (doako) kontua sortzen baduzu, News Republic-en komunitatean egon zaitezke eta zure lagunei eta aditu gogokoenei jarrai diezaiekezu.
-
Squid
Aplikazio erraz honekin 100 kategoria baino gehiagoren artetik aukera dezakezu eta zerrenda batean zure gustura ordenatu bakarrik arrastatuz. Interesatzen ez zaizkizun informazio iturriak blokea ditzakezu, eta berriak pertsonalizatu eta sare sozialen bidez zure lagunekin partekatu.
-
EFE Digital noticias
App honekin gaurko berri nagusiak kontsultatuko dituzu, politika, kultura, ekonomia, gizartea, kirolak… “Nire berriak” atalean nahiago izandako zure edukiak konfigura ditzakezu bloke itxuran eta gehiago interesatzen zaizun posizioan jarri. Bere irakurketa errazteko, aplikazio honekin testuaren tamaina handitu edo txikitu dezakezu. Alerta-sistema aktiba dezakezu garrantzi handieneko berrien jakinarazpenak momentuan jasotzeko ere.
Androiderako erabilgarri
-
Flipboard
Aplikazio honekin zure 9 interes nagusietara sarbide azkarra sor dezakezu hasiera-pantailan. Flipboard-en zure interesak partekatzen dituzten komunitatearen beste kide batzuei laguntzeko aukera eskaintzen dizu baita istorioak gai espezifikoei buruz biltzea eta gordetzea ere.

Sar ezazu zure iruzkina